Espartza-Zaraitzu (Nafarroa)

Nondik nora ibilia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESZ-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Nondik nora ibilia den. Alacanten egon izan da han bizi den semearekin. Donostian eta Madrilen ere ibilia da, alaba moja izan zuelako bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noraino fan izan zira?
- Nioxu pentsatzen: egon nitxu Madrilen, San Sebastianen?... eta Alicanten. Xaz? denbora kontan? nengon Alicanten... Alicante; kan badut seme bat, kasatrik... eta xaz egon nintzan kan. Zortzi egun igare nitxun kan, en Alicante.
- Eta, ongi?
- Anitz ongi! ojala aurten ere fan banitza! akaso katarro kori arien tzen, len kan, ezik kemen...
- Eta San Sebastianen ere bai?
- San Sebastianen? izan nuen... alaba bat, kan, monja, eta egon nintzan kan... irur aldiz! irur biaje egin nituen nik San Sebastianera.
- Zein ordenetakoa?
- Marianista, marianista; ta orai daukit Madrillen, alaba kori. Pues... Madriden egon nintzan... egon nintzaxun? seme batekin; egon zen seme kori... en el Canadá, Kanada, fan zen Kanada, eta egon nintzan, kan? akonpañatzen ta, denbra berian? alabari bisita egiten. Fan zelarik... al Canadá? pues egon nintzan kan, semearekin? ta alabareki... (e)on zelarik billetearen elkitzra. Ta Iruñan? oh!... Iruñan... Iruñan anitz aldiz!
- Politena zein da?
- Emen, enetako, obekiena-obekiena?... San Sebastian.
- Bai? politena?
- Bai, kan baitago itsaso aniz majo! ta ni egon nintzan kolejio kartarik? ikusten nuen... olak, nola xiten zren (...); San Sebastian eo... enetako majo-majoena. Alicante eee... majo da eta ezta, kan ere badago guzietarik; kan ere, klaro! itsasoa baita, inguru, itsasoa da majo, baia... kapitalia? enetako itsusi. Madril? en Madril? enintzan egon baizik ere... alabaren kolejioan solo; ni kandik enintzan iyora ere elki, kandik estazioala? ta estaziotik... ura zengon kolejioala, ni... Madriden? enintzan eblili batre, iyora’re! enintzan elki kandik... kolejioan geldik. Total, enuen igare baizik ere egun bat!... konke egun batez, zertako bear nuen elki ni(k) Madrilen ikustra?

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia