Parte hartu

Ahotsak.com webgunea eta herri hizkerak jasotzeko proiektua gustuko badituzu, asko eskertuko genuke zure parte-hartzea.

Bost aukera dituzu parte hartzeko:

  • Etxean dituzun grabazio zaharrak bidali. Kopia bat egin ondoren, originala eta kopia bat itzuliko dizkizugu. Zure izena agertuko da jabedun eta emale bezala.
  • Grabazioak egin. Ahal izanez gero, elkarrizketak egiteko baliabideak utziko dizkizugu (bideokamera, mikrofonoa, fokoa, galdetegia...). Hona hemen elkarrizketa egiteko Jarraibide orokorrak (PDF, 100 Kb).
  • Hiztun egokiak aurkitu. Zure inguruan hizlari egokiren bat aurkitzen baduzu (berriketalaria eta euskara aberatsa duena), esaiguzu eta elkarrizketa egitera joango gatzaizkio.
  • Transkripzioak egin. Herri bateko pasarteak entzun eta transkribatzeko gogoa baduzu, audio-fitxategiak bidaliko dizkizugu. Zure izena azalduko da transkribatzaile bezala. Transkribatzen hasi aurretik, begiratu transkripzio irizpideak mesedez.
  • Proiektuari ekonomikoki lagundu.

Hortik aurrera ere, bururatzen zaizun beste edozein elkarlan edo ideia entzuteko gogoz gaude.

Jarri harremanetan gurekin!

Ahotsak.com: Euskal Herriko Ahotsak
Badihardugu euskara elkartea
Markeskoa Jauregia, Otaola Hiribidea z/g, 20600 Eibar (Gipuzkoa) 943 12 17 75
e-posta

 

 

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia