Gasteizko Euskararen Ahotsak

Badihardugu Euskara Elkartean hamaika urte daramatzagu Euskal Herriko Ahotsak jasotzen: jende nagusia elkarrizketatu, eta ahozko ondarea batzen. Herri hizkerak eta memoria historikoa batzen eta zabaltzen, Ahotsak.eus webgunearen bitartez. Lan handia egiten ari gara herriz herri, euskalkiak jasotzeko. Baina euskalkien eremutik kanpo ere euskara bizirik dago. Gasteizen, esate baterako. Horregatik, eta orain arteko esperientzia baliatuz, Gasteizen proiektu berri bat bideratu dugu: Gasteizko Euskararen Ahotsak.

Hainbat gasteiztarren lekukotzak jaso ditugu, Gasteizen euskara bizirik dagoela erakusteko: batzuk gasteiztarrak jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Euskarak zer sentipen sortzen dien jakin nahi izan dugu. Euskara nola bizi duten. Euskaraz nola bizi diren. Eta euskararen bilakaera nolakoa izan den.

2015. urtean hasi ginen, Crowdfoundingaren bitartez proiektua martxan jartzeko beharrezkoa zen finantziazioa lortuta. Eta 2019an jarraitu dugu, Gasteizko Udalaren Euskara Sailaren babesarekin: elkarrizketa gehiago egiten eta lantzen ari gara. 

2015ean jasotako testigantzekin euskararen bilakaerari buruzko ikus-entzunezkoa gertatu genuen:

Zintak

KodeaDataHizlariak
AGU-001 2019 Olalde Arrieta, Anjel Mari
APR-001 2019 Ruiz de Gordoa Martinez de Albeniz, Felix Bideoaren ikonoa
ARA-137 2019 Velez de Mendizabal Azkarraga, Jose Mari
ARB-038 2019 Razkin Mendinueta, Felix Bideoaren ikonoa
AZP-111 2019 Elustondo Etxeberria, Migel Angel Bideoaren ikonoa
GAS-002 2015 Arregi Diaz de Heredia, Rikardo Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
GAS-003 2015 Fernandez de Pinedo Alvarez de Arkaia, Kike Bideoaren ikonoa
GAS-004 2015 Serra Geli, Jordi Bideoaren ikonoa
GAS-005 2015 Martinez de Luna Perez de Arriba, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-006 2015 Pedruzo Redondo, Ane Bideoaren ikonoa
GAS-007 2015 Khaburdzania, Megi Bideoaren ikonoa
GAS-008 2015 Barona Urbina, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-009 2015 Ortiz de Villalba Paiueta, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-010 2015 Jaio Eiguren, Karmele Bideoaren ikonoa
GAS-011 2015 Sanchez Bakaikoa, Ruben Bideoaren ikonoa
GAS-012 2015 Goikoetxea Gonzalez de Lopidana, Maritxu
GAS-014 2015 Lazkano Lizundia, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-015 2015 Urdangarin Abasolo, Mikel Bideoaren ikonoa
GAS-016 2019 Urgell Lazaro, Blanca Bideoaren ikonoa
GAS-017 2019 Ruiz Urrestarazu, Manuel Maria
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia