Joxe Antonio Etxeberria Txantre

Irun (Gipuzkoa) (1938-2014)

Biografia

Bidasoa auzoko Lastaola baserrian jaioa, aita bertakoa zuen; ama, berriz, Berakoa. Lau senide ziren. Baserritik ateratzen zuten bizimodua, esnea saltzetik hain zuzen. Behi dezente zituzten eta inguruko baserrietako esnea ere biltzen zuten, gero Irunen saltzeko. Auzoko eskolan ibili zen eta ondoren La Sallen, hamabi urte bete arte. Hamalau urterako bera zen etxeko negozioaren arduraduna. Behiekin txapelketetan ere ibiltzen ziren, baita sariak lortu ere. Ganaduari buruzko kontuak eta kontrabandoari buruzkoak aipatu zituen. Olaberria auzoko emakume batekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRN-025 2011 Euskal Herriko Ahotsak
IRN-026 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lastaola baserria, Irungo zaharrenetakoa
2 Baserrian lehen eta gaur
3 Iratzea, ganaduaren azpiak egiteko
4 Iratze metak eta belar metak
5 Otea ekarri eta txikitzea, lanik okerrena
6 Gerra ondoan errotara ezkutuan; taloak
7 Kontrabandistak eta gabarrazaleak
8 Kontrabandisten komeriak: emakume diruduna bestaldera eramaten
9 Txalantan errekan batetik bestera
10 Alemanen beldur ziren kontrabandistak
11 Arbia, erremolatxa eta lastoa
12 Alfalfa, pagoxa eta tefla
13 Esnea partitzera Irunera
14 Esnea partitzera Irunera II
15 Esnea partitzera Irunera III
16 Hamabi urte arte eskolan
17 Kantatzeko eta dantza egiteko ohitura
18 14 urtereko, esne negozioaren buru
19 Irungo segalariak: Irastortza eta Bengoetxea
20 Bidasoan arrantzan: aingirak Bideoaren ikonoa
21 Errekan arropa garbitzen; ur bila iturrira Bideoaren ikonoa
22 Sagardoa eta pitarra Bideoaren ikonoa
23 Txori habia bila eta tranpak jartzen Bideoaren ikonoa
24 Umetako jolasak: tiragoma, baloia... Bideoaren ikonoa
25 Auzoa asko aldatu da Bideoaren ikonoa
26 Ilargiaren garrantzia baserrian Bideoaren ikonoa
27 Karearen erabilerak Bideoaren ikonoa
28 Koltxoiak jotzen Bideoaren ikonoa
29 Komuna eta bainuak; igerian jakitearen garrantzia Bideoaren ikonoa
30 Argindarra bai, baina eskasa; aurrerapenak baserrian Bideoaren ikonoa
31 Ganadu txapelketak Bideoaren ikonoa
32 Ganadu txapelketak II Bideoaren ikonoa
33 Oinez toki guztietara; gerrako kontuak Bideoaren ikonoa
34 Fedearen gainbehera; egungo gizarteari buruzko iritzia Bideoaren ikonoa
35 Kanturako eta kontu kontari egoteko zaletasuna Bideoaren ikonoa
36 Irungo euskara eta ingurukoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia