Domingo Zuluaga Uribarrena

Ibarrangelu (Bizkaia) (1914-2010)

Biografia

1914an jaio zen Ibarrangeluko Ibaeta auzoko Zubietabekoan. Umetan gurasoak Ameriketan izan zituen eta amonarekin hazi zen. 6 urtegaz Ibaetako eskolan hasi eta 12gaz Arteako seminariora joan zen, "Seminario Menor de Castillo Elejabeitia"ra, lau urte igaro zituen bertan. Ostean, Gasteizko seminariora joan zen, bertan Manuel Lekuona eta Jose Miguel Barandiaran izan zituen irakasle. Ikasketa-prozesu horren tartean gerrak irten eta "Enlaces y tranmisiones"en egon zen Bilboko eskolapioen eskolan; handik, ikasleak morse alfabetoa ikastera eraman zituzten Zornotzako fraideen komentura, lau urte luzez aritu behar izan zen zeregin horretan. Iurretako eta Akordako parrokoa izan zen urte luzez. Ibarrangeluko herriari ekarpen handia eginikoa da: maisu, postari, abade... ibilitakoa. Iurretako abade zela, Durangon sekretupean euskara-irakasle aritu zen. 1949an herrira bueltatu eta Ibarrangeluko "Lorea" eta Akordako "Berriotxoa" dantza-taldeak sortu zituen. Txistua eta danbolina jotzen bere kabuz ikasi ostean akademia sortu zuen herrian. 1966an, 10 urtez iraungo zuen Ibarrangeluko zinema jarri zuen martxan. 2009. urtean, urte luzetan idatzitako "Ibarrangelu kantu eta kontu" liburua argitaratu zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
IBG-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IBG-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IBG-013 1983 IRALEren Bizkaiera Bilduma

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia