Elgoibar (Gipuzkoa)

Esnea azunbreka saltzen zuen

Esnea azunbreka saltzen zuen <p>12 urterekin esnea saltzera joaten zen Eibarrera. Han txakur handi bat (pezetaren 10 zentimo) gehiago ordaintzen zuten azunbreko Elgoibarren baino. Bezero asko zituela dio Pedrok.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-057-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

12 urterekin esnea saltzera joaten zen Eibarrera. Han txakur handi bat (pezetaren 10 zentimo) gehiago ordaintzen zuten azunbreko Elgoibarren baino. Bezero asko zituela dio Pedrok.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen esan dostazu hamabi urtekin eskolia itxi eta Eibarrera esnia eruatera.
-Bai, hamabi urtekin Eibarrera esnia eruatera.
-Eibarreraino zergatik, ez euen hemen bezerorik ala?
-Elgoibarren, baiña esan dizut txakur haundi bat gehixao pagatzen zala Eibarren. Hamen zortzi txakur haundi pagatzen zaben, litro bi orduan azunbria zan, azunbria litro bi, ta litro bi pagatzen zittuen zortzi txakur haundi eta han pagatzen zittuen igualeko kantidadia beratzi txakur haundi eta txakur haundi bat. Hogei bat edo hogeta hamar bat litro litro eruaten zian eta hogeta hamarrekin hiru pezeta. Dirua. Hogeta hamar txakur haundi hiru pezeta justuak. Ta zidarretan holakotxe boltsillokaria ebaltzen naban; hogeta duruak batzen nittuan eta jota praka-zorruak mutil-koskorrak eutsi ezinda. Ta gero haura ganbixau ta hogei durukua etxera, aittari, hogei duroko papela. Enee!, gure aittan poza!
-Zenbatian-zenbatian kobratzen ziñuen esnia?
-Batzuek pagatzen zeben hamabostera eta bestiak zortzi egunera. Zortzi egunera gehixenak. Azunbria hartze zabenak sei pezeta eta hiru txakur haundi pagatzen zittuan astian, eta bestiak doblia pagau bihar.
-Ze zeunkan, bezero asko?
-Puf, mordua. Batzuek litro bi hartzen zittuen baina lau litro ere. Hemen bidian batek etxia Saturixo eta horrek lau litro hartzen zittuan. Gero klinikan aurrian han zerian entradan Bar Loiolak harek ere lau litro hartzen zittuan, eta gure goixan beste bat bezerua, harek ere lau litro hartzen zittuan, baina bestiak danak hoixe.
-Azunbria?
- Bt edo litro bat hartzen zabana baiña bestiak bi litro, azunbria.
-Ze faten ziñan, astuakin?
-Bai, astuakin. Ez, kaballuakin edo zerakin jungo giñan, kotxiakin, je-je!!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia