Pako Isasti Irusta

Elgoibar (Gipuzkoa) (1929-2021)

Biografia

Altzolako Sakristauen etxean jaio zen. Zazpi anai-arreba ziren. Ama etxekoa eta aita Itziarko Endoia auzoko Urki Handi baserrikoa zen. Zortzi urtetik hamabira auzoko eskolan ibili eta gero, Arantzazura joan zen fraidegai. Bertan bi urte bete aurretik gaixotu eta etxera itzuli zen. Eraikuntzarako arotz bezala jardun zuen “Carpinteria Juaristi Apraiz” lantegian jubilatu zen arte. Urte pare batez Debako Txopa tailerrean jardun zuen ebanista lanean. Umetan aitajaunarekin hasita, bizi guztia auzoko elizako sakristau lanak egin ditu. Mezan kantatzen zuen, eta beste auzoko lagun batzuekin Altzolako koroa sortu eta berak zuzendu zuen. Markinako Larruskain auzoko Amallobieta baserriko Justa Amallobietarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Elgoibarko euskara jasotzeko egindako elkarrizketan Pedro Larizekin batera egin zitzaion elkarrizketa. Pako argazkiko ezkerrekoa da.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-038 1999 Elgoibarko euskara
EGB-055 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Altzolakoak jaiotzez
2 Lanetik irtendakoan Kortazar baserrira klase partikularretara
3 Doña Hilaria, irakasle gogorra
4 Ezkerra izan arren, eskumarekin egin behar dena eskolan Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
5 Doktrina ondo ikasi behar jaunartzea egiteko Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
6 Gerra denboran ospitalea, komandantzia eta kuartela Altzolan Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
7 Soldaduen erasoak euskara eta euskaldunei
8 Garai batean, zortzi hotel zeuden Altzolan
9 Udan kanpoko apaizek ere meza ematen zuten; monagiloen soldata
10 Orduan denbora asko egiten zen soldadutzan
11 Ezkonbidaien inguruko azalpenak
12 Madarixako erromeria; Azkoiti partean dantza lotua debekatuta
13 Elgoibarrek fama handia zuen ferietan
14 Baserriko bizimodua; neskalaguntzeak
15 Errekan igerian ikasi eta ezkailutan egin
16 Altzolako eskolan ikasi zuen Bideoaren ikonoa
17 Aitajauna hargina eta sakristaua Bideoaren ikonoa
18 Aitajaunak ikazkintzan ere jarduten zuen Bideoaren ikonoa
19 Arantzazura joan zen ikastera Bideoaren ikonoa
20 Fraideak gaiztoak omen ziren Bideoaren ikonoa
21 Arantzazuko koruko tiple Bideoaren ikonoa
22 Aroztegi batean lanean Bideoaren ikonoa
23 Debara zurgintza ikastera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Soldadutza motza Bideoaren ikonoa
25 Moja elgoibartar bat Melillan Bideoaren ikonoa
26 Meza-mutil izan zen sakristau aurretik Bideoaren ikonoa
27 Elizako maiordomoen eginbeharrak Bideoaren ikonoa
28 Emakumeak eta gizonak elizan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
29 Sakristauaren lanak Bideoaren ikonoa
30 Egunero ematen zen meza Bideoaren ikonoa
31 Elizako kanpaia eta erlojua Bideoaren ikonoa
32 Erlojua konpontzen Bideoaren ikonoa
33 Erromeria antolatzen zuten Deban Bideoaren ikonoa
34 Altzolako koruko zuzendari Bideoaren ikonoa
35 Intendentzia elizpean, komandantzia abade-etxean Bideoaren ikonoa
36 Altzolan desagertutako bi lagun Bideoaren ikonoa
37 "Patxi zaharra" hegazkina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
38 Etxebarrira neska-laguntzera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
39 Bainuetxea martxan zegoenean Bideoaren ikonoa
40 Altzolako ura nola aurkitu zuten Bideoaren ikonoa
41 Bainuetxera prozesioak Bideoaren ikonoa
42 Elgoibartarren eta altzolarren arteko tirabirak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia