Donostia (Gipuzkoa)

Ameriketara joan zen, Txilera

Ameriketara joan zen, Txilera <p>Transformadoreak egiten ere ibili zen. Garai hartan jende asko joaten zen kanpora lanera, Frantziara eta. Lan txarrenak ematen zizkieten han. Ez zuenez halakorik nahi, Ameriketara joan zen. Zazpi urte egin zituen han. Nolatan joan zen, debalde. Itsasontzi italiar batean joan zen, Bartzelonatik Valparaisora (Txile), literan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Transformadoreak egiten ere ibili zen. Garai hartan jende asko joaten zen kanpora lanera, Frantziara eta. Lan txarrenak ematen zizkieten han. Ez zuenez halakorik nahi, Ameriketara joan zen. Zazpi urte egin zituen han. Nolatan joan zen, debalde. Itsasontzi italiar batean joan zen, Bartzelonatik Valparaisora (Txile), literan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta geo, ba, hoi pasa zan, ta geo itten giñun transformadoriak, hemen, Ortiz y Abellán, hementxe bizi da, bai. Eta geo badakizu ze iten dan, jende asko, emakume eta gizaseme, juten zian Frantzia, Alemania, Suizara ta garai haitan hura zan posgerra deitzen zaiona, bai Eta jende asko juten zan hara, baiño jartzen zizuten lan aluk, hango... beak ein nahi ez zuen /etzuen/ lana zutzako.
- Txarrenak.
- Txarrenak, bai, bai. Eta, orduan, "Koño, ni ez niak /eniak/, ba. Ni ez niak hara" ta ni jun nitzan Ameriketa.
- Ameriketa, jo zu ya jun zinan beste maila batea, e?
- Bai, eta, behiñiin, hara jun ta han zazpi urte in nittun, bai. Eta ondo, jangoikoi eskerrak, ondo.
- Ta nola jun ziñan?
- Nola jun nitzan? Esango dizut, esango dizut, xentimo bat ordaindu gabe jun nitzan. Zeon, zeon... hua´de gerra denboan sortutakua, la CIME, Comité Interministerial de Migraciones Europeas zan hua. Eta orduan ez zenun /etzenun/ ordaindu bihar. Beak eskatzen zuten guziya, zuk konpletatzen zenun ta, klaro, azken-azkeneko... azken-azkenekua "dena konpleto?"," bai, dena badaukat zuek eskatzen dezuena /eskatzezuena/", "Bainan hemen eskatzen dute beste gauz bat", "Eta ze eskatzen due ba?" ta "Jun zaizte udaletxea, ta aber zer nahi duten ta legiak ze esaten dun" ta "Bai" ta "Zer da hori?" ta "Horrek esan nahi du Documento de no Mendicidad", "Baiño zer da hori?", "Pues zu ez zabiltzala kalian eskian. Ez zabiltzala". Eta hoi azkenian zu! Nee artian geozkotikan zenbat aldiz, oain honea etortzen dianai hoi dokumentoa ekartzen due honea, "de no mendicidad"? Halaxe zan ba, halaxe zan ba. Eta ni joan nitzan Amerigo Vespucci barko italianoa zan, eta jun nintzan Bartzelonatikan, pues, kanalea, Bartzelonatikan juten zea Venezuela ta geo handikan ya sartzen zea Panaman.
- Zenbat eguneko bidaia izan zan?
- Bueno, hua luze in zan baiño bazun bee motibua. Hua zan "barco mixto", e? Osea, pasajeruak zian hogeita hamar; hogeita hamar, beak ohi onakin-ta zaudenak, e? Ta, gaiñeako guzik geuden gu literakin, baiño ez genun ordaintzen, ez genun ordaintzen, e. Ta, orduan, ba, zan debalde eta... Eta [...] horrekin nik handik ya kruzatzen dezu kanala eta ya hortikan hartzen dezu Pazifikuan, pues, jun nitzan Valparaisoraiño, Valparaisoraiño.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia