Kandelario Eguna

Ots. 2, 2017, 9:17 a.m.  ¦ 

Otsailaren 2a Kandelario Eguna da, hainbat errito edo usadioren eguna. Batez ere kandelak bedeinkatu izan dira larrialdi egoeretan txar guztiak aldendu asmoz.

Otsail hasiera honetan ugari dira ohitura eta sinesmen egunak. Otsailaren 2an Kandelario, 3an San Blas eta horien ostean Santa Ageda bezpera eta Santa Ageda Eguna. Euskal ohitura zaharra dugu otsaileko bigarren egun honetakoa: elizara joatea kandelak bedeinkatzera. Kandela horiek beraien etxea eta ondasunak babesteko ezinbestekoak ei ziren. Batez ere larrialdiren bat zutenean edo trumoia, ekaitza edo horrelako gertakari arriskutsuren bat hurbil sentitzerakoan.

Mikaela Urkola (Larraul, 1925)

Hala ere, herri bakoitzak beti izan du bere izaera edo berezitasuna eta ospakizun hau ere ez da toki guztietan modu berean ospatu izan.

Ordizian, adibidez, "elizan sartzeko eguna" izaten omen zen. Zeri deitzen ote diote horrela? Hemen Joxepa Urkiolak kontatutakoa: Joxepa Urkiola (Ordizia, 1934)

Beste toki batzuetan egun hau izaten zuten Inauteri edo Aratoste hasieratzat; izan ere, ordutik aurrera onartuta zeuden marro jantziak zein eskeak. Gernika-Lumon beti izan dute bedeinkatutako kandelak piztuta kalerik kale kantuan joateko ohitura, baita gaur egun ere Josefina Usatorrek dioskun legez:

Josefina Usatorre (Gernika-Lumo, 1933)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia