Albisteak
Ahotsak.eus-eko pasarteekin sortutako "Gerra Zibila Aramaion" ikus-entzunezkoa ikusgai
2024ko mai. 15a, 10:00
Julen Arriolabengoak (Aramaio, 1960), Ahotsak-eus-eko pasarteak erabiliz, Aramaion gerra nola bizi izan zen erakusten duen 35 minutuko ikus-entzunezkoa sortu du eta sareetan dago ikusgai jada.
Gernikako bonbardaketa, lekukoek kontatuta: "Bota eta bota!"
2024ko api. 26a, 10:14
1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumo bonbardatu zuten hegazkin alemaniar eta italiarrek, Francoren aginduz. Duela 87 urte une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan genuen Ahotsak.eus proiektuan, eta bideo labur bat prestatu genuen.
II. Errepublika aldarrikatu zen Eibarren orain dela 93 urte
2024ko api. 13a, 09:46
1931ko apirilaren 14ko goizean, II. Errepublika ofizialki aldarrikatzear zegoela, Eibarren lehendabizikoak izan ziren Errepublikako bandera udaletxeko balkoian eskegitzen.
Jose Antonio Ardanzari egindako elkarrizketaren laburpena ikusgai
2024ko api. 10a, 10:36
Ahotsak.eus proiektuan Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia elkarrizketatu genuen 2017an eta jasotako testigantzekin bideo labur bat ere prestatu genuen.
Hika ikastaroa antolatu dute Oñatin
2024ko mar. 12a, 12:39
Orain arteko ikastaroak emakumeentzat izan dira. Oraingoa, berriz, mistoa da. Apiriletik ekainera izango da, dohainik, eta atzo zabaldu zen izena emateko epea.
Hitanoari buruzko inkestaren emaitza orokorrak eta mapak prestatu ditugu
2024ko urt. 11a, 11:10
Badihardugu elkarteak hitanoari buruz egindako inkestaren ondorio orokorrak plazaratu ditu, erantzunak aztertu ondoren. Euskal Herrian hitanoaren egoerari buruz dauden pertzeptzioen gaineko mapak ere prestatu ditu.
Euskal Herriko I. Hika Topaketako hitzaldien bideoak ikusgai
2023ko abe. 28a, 15:57
Azaroaren 10ean Oñatin Euskal Herriko I. Hika Topaketa egin genuen. Goienak goizeko hitzaldiak eta mahai-inguruak grabatu zituen, eta sarean ipini ditugu, interesa duen ororen esku.
Gaurtik abenduaren 10era bitartean Durangoko azokan egongo gara
2023ko abe. 6a, 09:27
Gaur zabalduko ditu ateak 58. Durangoko Azokak eta bertan izango gara aurten ere. Ahotsak.eus-Badihardugu elkartea stand-ean euskararen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak aurkituko dituzu. Animatu eta zatoz!
Bergarako euskalgintzari buruzko liburua aurkeztu genuen ostiralean, "Izotz ondoko eguzki"
2023ko abe. 5a, 13:41
Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak idatzitako Izotz ondoko eguzki: Bergarako euskararen historia soziala 1940-1980 izeneko liburuaren aurkezpena egin genuen Bergaran, aurreko ostiralean, Euskararen historia soziala Bergaran egitasmoaren barruan. Pleno aretoa bete egin zen eta liburuak oso harrera ona izan zuen. Durangoko azokan egongo da salgai.
Euskara biziberritzen jardundako taldeei aitortza egin zitzaien Elgoibarren
2023ko abe. 4a, 14:30
1950etik 1990era bitartean herrian euskararen alde lanean jardundako taldeei eskertza egin zitzaien ostiralean, Elgoibarren, Herriko Antzokian ospatu zen Egin zenutelako gara! ekitaldi hunkigarrian. Badihardugu Elkarteak prestatutako Euskararen historia soziala Elgoibarren (1950-1990) ikus-entzunezkoa izan zen ekitaldiaren ardatza eta bertan aipatutako zenbait taldetako kideek ere parte hartu zuten zuzenean ekitaldian.
Elgoibarko euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dugu gaur
2023ko abe. 1a, 11:58
Badihardugu Euskara Elkarteak 42 elgoibartarren testigantza bildu du Euskararen Historia Soziala Elgoibarren proiekturako, Elgoibarko Udalaren eskariz. Gaur Elgoibarko Herriko Antzokian egingo den Egin zenutelako gara! ekitaldian gerraostetik 1990era arteko euskararen historia soziala laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dugu. Elgoibarko Izarrak antolatu du ekitaldia; ezinbesteko bidelaguna izan da proiektu osoan zehar.
1940-1980 urteetako euskalgintzari buruzko liburua aurkeztuko dugu bihar Bergaran, "Izotz ondoko eguzki"
2023ko aza. 30a, 08:22
Izotz ondoko eguzki: Bergarako euskararen historia soziala 1940-1980 izeneko liburuaren aurkezpena egingo dugu bihar, abenduak 1, 19:00etan, Bergarako udaletxeko pleno aretoan, Euskararen historia soziala Bergaran egitasmoaren barruan.
Leintz ibarreko herrietako bertsioak gehitu dizkiogu Appa hi! aplikazioari
2023ko aza. 29a, 11:47
2021ean sortu genuen Appa Hi!, hitanoa ikasteko eta praktikatzeko aplikazioa, Codesyntaxekin elkarlanean. Oñatiko Ingo Xonau! proiektuaren baitan sortu zen lehen bertsioa eta 2022an Euskara batuko hika praktikatzeko edukia erantsi genion. Orain Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako atalak gehitu dizkiogu aplikazioari. Atzo egin zen bertsio berrien aurkezpena Leintz Gatzagako Gatz Museoan, herri guztietako udal ordezkariak eta teknikariak bertan zirela.
Appa Hi! aplikazioko lehenengo lehiaketa egingo dute Oñatin ostiralean
2023ko aza. 27a, 16:44
Badihardugu elkarteak eta Codesyntaxek Appa Hi! aplikazioa sortu genuen 2021eko azaroan, bost astean Oñatiko hika ikasteko aukera ematen duena. Orain, aplikazioari lehiaketak antolatzeko aukera gehitu diogu, eta ostiralean egingo dute lehenengo lehiaketa: Txantxiku ikastolako 60 ikasle lehiatuko dira, Gaztelekuan.
Uxue Alberdi idazleak Ahotsak-eko kontakizun batzuk bildu ditu "Belarriko kilkerra" liburuan
2023ko aza. 21a, 15:11
Belarriko kilkerra liburua plazaratu du Uxue Alberdi idazleak. Kontakizun bilduma bat da: ahoz kontatu, belarriz jaso eta Alberdik libururako moldatutako testuak. Istorio horietako batzuk ahotsak.eus proiektutik jaso ditu.
Eibarko hika ikasteko atala ere gehitu diogu Appa hi! aplikazioari
2023ko aza. 17a, 20:47
Orain dela bi urte aurkeztu genuen Appa hi! aplikazioa, hika edo hitanoa praktikatu eta ikasteko aplikazioa. Aplikazioaren lehenengo bertsioak Oñatiko hika ikasteko aukera ematen zuen eta 2022an Euskara batuko hika praktikatzeko edukia ere erantsi genion. Oraingo honetan Eibarko hika ikasteko atalak gehitu ditugu. Gaur aurkeztu da bertsio berria, Eibarko hika ikasteko aukera ematen duena, Eibarko udaletxean. Aplikazioa Badihardugu Elkarteak garatu du CodeSyntaxekin elkarlanean.
Euskal Herri osoko eragileak elkartu ginen Oñatin, I. Hika Topaketa arrakastatsuan
2023ko aza. 16a, 09:26
Euskal Herriko toki askotako eragileak batu ziren joan zen ostiralean Oñatiko Eltzian, Euskal Herriko I. Hika Topaketan. Oso topaketa aberasgarria izan zen, makina bat esperientzia trukatzeko aukera eman ziguna eta aurrera begira pausoak egiteko bidea emango duena. Arratsaldeko lan-saioen ostean eragile gehienek azpimarratu zuten I. Topaketa honek sorrarazi digun ilusioa. Azken 20 urteotan Euskal Herrian izan diren hainbat proiektu ezagutzeko aukera emateaz gain, indarberrituta ere irten ginen guztiok Topaketatik, ahaldunduta eta etorkizunari aurre egiteko gogotsu.
Euskal Herriko I. Hika Topaketa egingo dugu ostiral honetan Oñatin
2023ko aza. 7a, 15:39
Hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batu eta elkarlanerako bideak aztertzea da I. Hika Topaketaren helburua. Eltzian izango da, Oñatin.
Lagundu Ahotsak.eus-i Iparraldeko ahots gehiago sareratzen
2023ko ira. 19a, 13:31
Euskal Herriko ahozko ondarea jaso eta zabaltzea da Ahotsak proiektuaren helburua. Euskal Herri osoko hainbat lekukotasun batu eta sareratu ditugu dagoeneko, baina lanean jarraitu nahi dugu. Ipar Euskal Herriko euskararen doinuak bildu eta sareratu asmoz, GARA-GIRA proiektua aurkeztu dugu Gipuzkoa64 dirulaguntzetara, Amikuzeko Zabalik elkartearekin batera. Lehenengo fasea gainditu dugun arren, orain zure laguntza behar dugu! Sartu eta bozkatu!
Agur "Iturbide"ri, panderoarekin festa giroa zabaldu zuen azpeitiarrari
2023ko ira. 14a, 09:42
Imanol Arregi "Iturbide" pandero jotzailea hil da, 87 urterekin. Festa giroa eta dantzarako gogoa zabaltzen iaioa zen azpeitiarra. Kontalari bikaina ere bai: Ahotsak.eus proiekturako hainbat elkarrizketa egin genizkion, 2009an eta 2010ean.