106 euskaldun elkarrizketatu ditugu Estatu Batuetan

Badihardugu elkarteko bi kide AEBn izan dira hilabete eta erdian, Diasporako Ahotsak proiekturako elkarrizketak egiten. 100 ordu inguru grabatu dituzte. Egindako grabazioetako pasarte onenak Ahotsak proiektuan argitaratuko dira, horretarako sortu den https://diaspora.ahotsak.eus webgunean.

Egitasmoak

EHko II. Hika Topaketako bideoak ikusgai

Hika Topaketa 2. mahaingurua 2025

Azaroaren 8an Euskal Herriko II. Hika Topaketa izan zen, Markina-Xemeinen. Hitzaldiak, lan-mahaiak, antzerkia, trikitia eta bertso-saioa, egun borobila izan zen. Ekitaldi nagusietako bideoak on-line ipini ditugu, herritar guztien eskura. 

2025-12-11

90 hikazale hitanoa praktikatzen Durangon, Euskal Herriko II. Hikadromoan

Hikadromoa talde argazkia 2025

Aurreko larunbatean ZirHika taldeko kideek EHko II. Hikadromoa antolatu zuten Durangon, Landako ikastetxean. Euskal Herriko hainbat tokitako 90 hikazale bildu ziren eta oso giro polita sortu zen. 

2025-12-09

Oñatiko DBHko 148 ikaslek hartu dute parte Appa Hi! lehiaketan

Appa Hi 2025 abendua

Hitanoari keinua egin zioten atzo Oñatin, Euskararen Egunean. Institutuko, Txantxiku ikastolako eta Elkar Hezi ikastetxeko DBH3ko eta DBH4ko 148 ikaslek Appa Hi! lehiaketan parte hartu zuten, Gaztelekuan.

2025-12-04

Euskalkien liburutegia

Euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea

Bergarako aditz-taulak

Bergarako_aditz-taulak_txikia.bmp

Juan Martin Elexpuru

Zarautz hizketan

zarautz-hizketan.jpg

Aintzane Agirrebeña , Belen Maiz , Fernando Muniozguren , Asier Sarasua Aranberri , Miren Zabaleta Zuloaga

Zer da ahotsak?

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da proiektu honen helburu nagusia.

Euskal Herri osoko ahozko ondarea jaso nahi dugu, Bizkaitik hasi eta Zuberoaraino

Proiektu hau guztiona da. Lagundu ahotsak entzunarazten!

"Jira bueltan" , liburu eta DVDa

Jira bueltan liburua DVD

Betiko 50 kanta eta jolas, liburuxka-DVD batean.

Ingo xonau!

Ingo xonau! logotipoa, Oñati

Oñatin noka berreskuratu eta hitanoa biziberritzeko proiektua

Genero-ikuspegia lantzen

Genero-ikuspegia

Berdintasuna (feminismoa) eta aniztasuna (LGTBI kolektiboa) lantzeko hainbat bide.

Jarraitu ahotsak Twitterren Jarraitu Ahotsak facebookean Jarraitu Ahotsak flickrrean Harpidetu Ahotsak RSS-ra Ikusi Ahotsak Youtuben Harpidetu Ahotsak buletinera
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia