Atetz (Nafarroa)

"Txirriona" jasotzen zuen ongarritarako

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATT-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Idiekin eta gurdiarekin garraioan ibiltzen zen. "Txirriona" (zaborra) biltzen zuen eta Untzura eraman. Han ongarria egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Untzutik etortzen zinen, e?
- Bai, zazpi kilometro.
- Eta nola etortzen zinen? aber, aber, konta, konta, zer egiten zenuen?
- Nee iri-pariaki(n)? ta karroa, karro bolante äundi oietatik? tortzen nitzen orrea? ta, farola paatzen nue karroan punten? ta kargatzen nun karroa, sardeaki(n). Eerki kargatu? te, argitzen... asteko bezala? ta, Cuesta... Cuesta de la Reina p’abajo? juan nideien ni, itxe aldea; ni bederatzietako itxea.
- Bai, e?
- Bai, bed(e)ratzietan? itxea juan ya, an zagoen... gosaria prestatuik? gosaldu? te, artu idiek eta karroa, karroa deskargatzea, bertze leku betea. Emendik ematen giñuen asko, tx-, txirriona esaten tzioten orrei.
- Nola?
- Txirriona, erraten ziote.
- Eta hori zer da?
- Basure; Iruñeko, Iruñen e biltzen tzen basure guztie? etzuten aski emen, biltzen, emateko, errietara... oai balaude ola obe luteke!...
- Baina zu, Untzutik, etortzen zinen goizeko ordu batean, handik aterata...
- Ordu batian, andik atra? ta...
- Eta non biltzen zenuen txirriuna?
- Bilduik eoten tzen, montonian paatzen zuten...
- Eta joaten zinen kargatuz...
- Nik? montenetik artu? te... kargatu? te, tira, itxea berris.
- Baina utzi, hemen...
- Nola utzi?
- Non utzi (uzten) zenuen txirriuna?
- Tzirriuna? uzten zuten, karzelatik?... unataxao; karzelako ataritik pasten nitzen ni, te... unataxao, ‘cascajera’ erraten zioten oi, zelai-zelaie, puskat aundie baze(n)? bah! oai ya dana, oiñ itxeak iñi taude.
- Bai, bai, bai...
- Bai, dena, t’orrea etortzen nitzen ni.
- Orduan, basurari erraten zaio txirriuna, e?
- Tzirriöna... bai.
- Orduan zu, herritik atera, idi-parearekin eta karroarekin; etortzen zinen, ikusten tzirriuna pilaturik, montoiturik zegoen lekuan eta kargatu, ez?
- Ez!
- Sardeakin edo?
- Möntana-, möntanasu egoten tzien, biño ladrillo (b)et ola, ta bertzoat ola paatzen zuten? ta an tzeon karton bat eskrittuik, noena zen. Da ore, kusi ore? ta bueno, “Au de neria”. Artu iriek an? ta, arrimatu? te, fuera.
- Eta aurrera?
- Untzure beis...
- E?
- Beis Untzure.
- Bai, bai, bai; eta hori zenbat lekutan, leku aunitzetan egiten zenuen hori?
- Ez, emen, Untzun, Untzun; gero, Gaztellanian ere bai, mutil neon lekutik...
- Non? Gazte...?
- Garzeriain, kaserio bat, Ollakaixketa Bentatik goitixeo, pixkattö batëa.
- Ah, Gartziriain?
- Gartzeriain, Markalaindik beittiago.
- Ah, bai-bai, badakit, badakit bai, non den, bai...
- Untzutik, idieki(n), t’etorri orrara? kaskajerara? –kaskajera erraten zioten: ‘torri kaskajerara’–, or, farola paatu karröan punttëan? ta kargatu karröa? ta, argitten asteako? karzeleko ataritik beitti banideien ni... itxe aldea; goizeko bederatzietako? itxea.
- Baina Untzutik honaino, kaskajeraraino, ez zenuen ezer kargatzen...
- Ez-ez-ez, ja ere!
- Hor, hor bakarrik...
- Or, or, or bakarrik.
- Hor zegoen tzirriuna...
- Iruñeko... basure guziek? orrea biltzen zittuten, t’or, por montonetan, denak eskatuik zauzkiten!... nei biño geiao eskatuik!
- Zuk bakar-bakarrik zurea hartzen zenuen...
- Nik, nerea bakar-bakarra.
- Bertze batzuek ere hartzen zuten.
- Aiek? bakotxak berea, bakotxak berea.
- Eta gero tzirriun(a) hura kargatu, karroan, eta Untzura eraman?
- Untzure eman.
- Eta han, zer egiten zen tzirriunarekin?
- An? itxeko basure... nasi dena? t’ore zen abonoik oben-obena... alorrändako.
- Eta pagatu behar zenuen (zizuten) horregatik?
- Pagatu? bai, pagatzen zuten, eztait zenbat paatzen zuten. Bai, neri? nausiek erraten tzien, launbetetan eitten zittuten lan oiek... launbetero? sabaderos, launbetero ta esan tzien Iruñera, ta ola juntatzen tzien kuadrille bat? eta batek artzen tzuen onbertze tönelada, bertzeak onbertze, bertzeak onbertze... artzen zittuten? ta, etxeraten zenean? arratsean? pues, afaltzeko garaian erraten tzien neri: “Bueno, ya tengo este trabajo pa toda la semana”. Puh! no está mal.
- Eta zenbatean behin etortzen zinen? astean behin? larunbatetan?
- Aste guzien igual.
- Egunero?
- Eunero, aste guzien ëunero pasten nittuen nik aste osoa, tortzen nitzela orrea, ta bedratzietako? itxea. Gero? gosaldu eta karroa deskargatu? te... atzera idiak, xo lastu? uzterritik? ta yatera eman, pentsu at o bi? te beis lotu? te, itxeko lanetaa.
- Orduan abono gehiegi, ez? Untzurako, egunoro eramaten baldin bazenuen halako karga handia...
- Ez geiegi! milla tön-, (zuzenduz:) milla kilo biño geigo egune-, eunero eman nittun nik.
- Ez zen gehiegi?
- Ez-ez-ez-ez!... zenbatenas geigo maten tzaion alorräi? tä obeki, garbantzuek etorriko zien, bai; eerki egosten tzien an.
- Garbantzua erraten da?
- Garbantzue, uskeas garbantzue.
- Eta ez duzu beste izen bat aditu, garbantzo errateko? txitxi...
- Txiririoa, uskeas da garbanzue, garbanzo...
- Eta txitxirioa?
- En bascuen(t)ze, uskeras, txitxirioa.
- Erraten zen, e? txitxirioa erraten zen...
- Bai, txitxirioa; ori eosten zen eerki. Oaingo... oaingo abono okeki? eztie egosten ez txitxirioak eta ez alubiek eta ez ixtoriati egosten, len bezala; goorragoak etortzen die.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia