Antzuola (Gipuzkoa)

San Balandran eguna

San Balandran eguna <p>San Balandran feria. Herri-saila zen, Antzuolakoa, baina Bergarako Gabiria baserrikoen baimena behar zen erromeria eta bolalekua jartzeko. Belarra mozten zuten, baimenaren truke. Soinu-jotzailea. Bola lehiaketa. Beraiek antolatzen zuten eguna. Karamelo saltzaileak. El Caserio tabernako gizona zahagiekin joaten zen, gurdian. Lizargaratera jaiero joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Balandran feria. Herri-saila zen, Antzuolakoa, baina Bergarako Gabiria baserrikoen baimena behar zen erromeria eta bolalekua jartzeko. Belarra mozten zuten, baimenaren truke. Soinu-jotzailea. Bola lehiaketa. Beraiek antolatzen zuten eguna. Karamelo saltzaileak. El Caserio tabernako gizona zahagiekin joaten zen, gurdian. Lizargaratera jaiero joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aurreko Mendiko batzukin egon naiz lan hau eitten eta haik esan dostai Lizargaraten baiña ya Antzuola aldera Azaldittan egoten zala urtian behin edo izugarrizko...
- San Balandran. Haura Antzuela partian dao. Terrenoz Antzuela. Ene!, guk zenbat aldiz, mutikuak eta hamalau urteroko guztian ibilli giñan gu hor; San Balandran eguna guretako egun haundixa izeten zan. Eta urte bi..., bi edo hiru urtetan haura herri-sailla da, herrixan saila zan haura. Baiña albuan zelai bat zeuan Bergako Gabirixa basarriko belarra eruaten zebena eta haren baimena bihar izaten zan han erremeixia eta bolalekua montaitteko (sic).
Eta bolalekua be montaitten zeben?
- Bai, geuk. Gure parian guk. Beste epoka batzutan beste batzuk. Eta bi aldiz zelai hartan belarra ebaitzen ibilitta nao ni eta nere lagun batzuk deretxua eukitzeko...
- Baimena lortzeko?
- Bai, bai. Baimena lortzeko bolatokixa eitteko, eta gero soiñojolia kontratatzen genduan mutikuak, mutilgaztiak diru, zeoze txanpon puxkat etaratzeko zeakin. Geo konkursua ipintzen zan, bola konkursua, konejo paren bat ipintzen giñuan edo zeoze, eta hola organizatzen zan San Balandran eguna. Eta gero soiñojolia kontratatzen zan eta hari pagatzen jakon hainbeste ta jente asko xamar juten bazan ondo urtetzen ziñuan, gutxi juten bazan ba poltsikotik igual ipiñi bihar. Eta holaxe izaten zan hori.
- Ganauak-eta batzuk eruaten ziela; edo ez?
- Nere akorduan ez. Nere akorduan ganaurik ez da egon. Hara etortzen zien karamelo saltzailliak eta. Bergako Ubitta (Ubieta) basarriko, Ubittako gizona manduan madarixak-eta saltzera-ta.
- Eta [esan dostenez], baten bat etortzen zala burdixakin barrikia edo.
- Bai, bai. Hemen tabernia zeuan orduan, Bar El Caserio. Hemengo tabernarixa, hemengua, juten zan hara zaragixan ardaua hartu.
- Hori da. Zaragixan.
- Zaragixakin.Bai, bai.
- Burdixan?
- Bai, burdixan. Igual bi zaragi-ardao eta beste zerbezan batzuek eta. Burdixan, hemendik, eta ez zeon orduan pistarik, bide zaharretatik gora, honek jasotzen eban, hemengo tabernarixak jasotzen eban ardaua eta han saltzen zan jentiak bokadillua jateko-ta. Artien kalimotxoik ez zeban existitzen baiña...
- Koka Kolaik be ez.
- Ezta, baiña jentiak meriendak-eta eitteko ta hemendik ardaua. Gero ba sasoikuak, diru puxkat zeukenak ba sua ein eta txuletak erretzen parrillian eta gu mutikuak hari begira egoten giñan inbidixa galantakin, baiña guretzat ez zan aillegatzen holakoik eta. Hola zan Azaldittan, bai, San Balandran. Hori zaten da Agostuan Andramai hurrengo jaixa, Andramai hurrengo jaixa. [...] Gu berriz Lizargaratera erremeixara ba urtetan jaiero. Baiña urtetan, e. Hasi hamabost urtekin eta hemeretzi-hogei urtera arte.
- Hemendik ibilalditxua, ezta?
- Hemendik ordubete pasautxo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia