Zeberio (Bizkaia)

Artabizarraren infusioa diuretikoa da

Artabizarraren infusioa diuretikoa da <p>Artaburua estaltzen duenari "kapaxa" esaten zaio; "artopillea" lokotxari. Sua egiteko erabiltzen zen. Kapatxa abereek jaten zuten. Koltxoia egiteko ere erabiltzen zen. Lastamarra harrotu egin behar izaten zen noiz edo noiz, trinkotu egiten zen eta. Arto-bizarra infusioan hartuta ona ei da txiza egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artaburua estaltzen duenari "kapaxa" esaten zaio; "artopillea" lokotxari. Sua egiteko erabiltzen zen. Kapatxa abereek jaten zuten. Koltxoia egiteko ere erabiltzen zen. Lastamarra harrotu egin behar izaten zen noiz edo noiz, trinkotu egiten zen eta. Arto-bizarra infusioan hartuta ona ei da txiza egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta artoa errotara eroaten zan garanduta. Eta beste dana? arto azalari zelan...
-Horrik etzean eiten zien. Etzera ekarten zan ebagite eperditi lastoa. Bueno, soloan be bai, zuritu eta gero hori bakarrik etzera, burue, burua, artaburue.
-Artaburue. Gero artaburue...
-Artaburue... in behar dau sikitu eta ein behar zan garandu eta gero errotara garandute.
-Eta artaburuan barrukoari zelan esaten jakon hemen Zeberion?
-Kapaxa. Kapaxa ganeko kapeari.
-A, hori da, azalari?
-Azalari. Eta gero artaburue eta gero artopillea, eukiten deuena han barruko palua, artopillea.
-Eta artopillea zetako ibilten zan?
-Artopillean egoten zan pegaute artoa, [...] eta gero hareri paluareri geituten jakon, pegaute egoten danari, artopillea. Eta han egoten zan garaue.
-Eta artopillea garandu ostean zetako erabilten zan?
-Gero artopillea su iteko. Egurra moduen ixiten zan, egurtxoa modukoa. Baia aurena, aurena, artoburuena.
-Kapaxak?
-Kapaxa ixiten zan azala, kapaxa.
-Ta kapaxa zertako?
-Ganaduek jaten audien.
-Eta etzeko zeozer eiteko? koltxoiak edo...
-Bai, lehen holangoak koltxoiak be. Oin ja muelleak doaz ezta? baia lehen kapaxazko ba zerak... lastamarragea...Laztamarragea holan zulo bat eukiten auen teleak eta holan sakudituten eskuekaz [...]
-Lastamarra.
-Laztamarragea eskue sartzean zan barrurra apur bet sakudiduteko gora, ze zapal-zapal paretan zan eta. Urru!, urru! ai zelango zaratea sartzean [...] ohian! Eta holan sakuditan zan. Oin gero ja muelleak dauz ez? eta gero oin ja flexak.
-Eta arto bizarrak?
-Bai. Arto bizarrak esaten auden, eiten zituzen askok egosi, txis eiten ezin /ixin/ deurenak, zaharrak, edateko ura, arto bizerrana dana. Txis in ezin /ixin/ dauenak daukela bejigakoa edo holan, puxigakoa. Eta esaten audien ha, gustue ez auen eukiko ona baia, edaten zan pasaute pasadoreti ura, arto bizerrana. Hori esaten audien, hori esaten audien.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia