Zarautz (Gipuzkoa)

Itxaropena inprentan lanean

Itxaropena inprentan lanean <p>Inprentaren prozesua. Emakumeek ere bazuten beren lana. Geroago Editorial Zelaiarekin lotu ziren. Gerra garaira arte euskaraz argitaratzen zen. Ondoren, miatu ere askotan egiten zuten. <em>Kulixka sorta</em> eta <em>Yakin</em>ekoak argitaratzen ziren bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-012-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inprentaren prozesua. Emakumeek ere bazuten beren lana. Geroago Editorial Zelaiarekin lotu ziren. Gerra garaira arte euskaraz argitaratzen zen. Ondoren, miatu ere askotan egiten zuten. Kulixka sorta eta Yakinekoak argitaratzen ziren bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze prozesu zeukan inprentak lehen? Ze prozesu zeukan inprentak lehen?
- Inprentak leheno zeukan, ba, bueno, aber, ebakitzeko hori normala, zea, gillotina, hori normala. Baiño zeukan...
- Papela pixkat moldatu...
- Bai, papelak ekartzen zian fardotan, haiek txikitu, bere neurriya jarri, eta karo, hor zian bat plana, plana, haundiya, hemen, hua perioikua iteko moukua, ta bestia berriz txikiyaua, Minervak, Minervak, ba, hoiek azkarrauak eta hoiek zean ibiltzen zianak, e, fakturak eta milla gauza txiki xamar iten zianak, programak eta milla gauza. Eta, ba, zea hortan, hoiek, horrek molde pilla haundiya eukitzen zun, zeak, planak esan detena, perioikua iteko haundiko zea horrek, haundiya izaten zun, ta hoiek korrejitu iten giñuzen, ze falta zitun, nik letzen nitun zea guztiyak, eta bueno, honek holako zeak dauzka ta zeatu, ta berriz 'e konfrontatu, ta beno, bale. Ta orduan martxan. Ta geo berriz, ba, handikan plegatua, plegatu, doblatu, emakumiak izaten zian hortako. Doblatzen zian, ta geo berriz josi zeakin, gehienian zeakin, eskuz hura 're garai hartan. Eta, extua baldin bazan berriz, ba, grapadora haundiyak bazian, fuerte samarrak ta haiekin.
- Ta, Itxaropenan ze iten zan liburua gehienbat, eo...
- Dana.
- Danetik.
- Dana, dana. Hemen geo konbinaziyo bat euki zuen, Editorial Celaia eta Itxaropena, alkarren hurre 're zeuden eta Celaian ibilitakok zian batzuek zean Itxaropenan 'e, langilliak eta nagusiyak 'e usten det baietz. Eta alkar zerbitu 're bai iten zuen. Bai, biyak 'e abertzaliak zian, ta...
- Euskarazko liburuik iten al zan?
- Dana! Garai hartan bai, geo ez. Geo atea zian, este, Emiliano Eizagirre, zea, "Tuberculosis Pulmonar" libro haundiyak iten zian, ta bolumen haundikuak, eta. Eta geo [...], "Revista Geográfica Española" 're bai, bazan Valeriano Salas zea bat, Madrikon bat o etortzen zan honea ta, beak redaktatu 're iten zun ta. Ta zea, guztiya, azaltzen zan guztiya.
- Orduan, gerra garaian zu Itxaropenan ziñan.
- Ez, bueno gerra garaian bai. Gerra garaian bai, gerra aurretik ez.
- Ta gerra garaian ya ez zan inprimitu, euskeraz ta ez zan inprimitu, ez zan inprimitzen, ez?
- Gerra garaian ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez. Hura gaiñea miatua ta izan zan, ta, askotan, ta, bai, bai, bai, askotan. Ta geo 're, geo 're, gu ibiltzen giñan garaian 'e.
- Ordun euskerazko lehendabiziko liburua Xabiertxo ta hoiek hor eingo zian?
- Ez, ez, Tolosan. Tolosan, bai. Hor izan zian, este, Kuliska sorta.
- Juan San Martinen Zirikadak, Eztenkadak eta hoiek?
- Juan San Martinek trato haundiya zun, honbre, askotan etortzen zan.
- Zirikada eta Eztenkadak eta hoiek, hoiek ez?
- Ez, ez, ez. Ez. Hor bolumen, zea asko zian, zea, kapitulo zea asko zian, este... Yakin 'e bai, Yakinek ere hor iten zitun, ta asko zan zea.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia