Markina-Xemein (Bizkaia)

Aitak denda eta taberna eduki zituen

Aitak denda eta taberna eduki zituen <p>Aitak taberna jarri zuen Ameriketatik bueltan eta gero lursaila erosi zuen etxea altxatzeko. Juan jaio zenean, taberna itxi eta denda zabaldu zuen aitak. Bertan ganaduentzako pentsuak, ongarriak eta etxeak eraikitzeko oholak ere saltzen zituzten. "Arrietaneko dendie" esaten zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak taberna jarri zuen Ameriketatik bueltan eta gero lursaila erosi zuen etxea altxatzeko. Juan jaio zenean, taberna itxi eta denda zabaldu zuen aitak. Bertan ganaduentzako pentsuak, ongarriak eta etxeak eraikitzeko oholak ere saltzen zituzten. "Arrietaneko dendie" esaten zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero aitek ipini eban tabernea, ezta?
- Bai, tabernatxo bat ipini eban Markiñen.
- Hemen herrien?
- Bai. Eta ipini eban tabernie ta ni ezkondu... edo ni jaixo baiño lehen erosi eben hamen terrenotxu bat etxie eitteko. Ta diskusiñoie edo pentsamentue euren artien eukitten eben: “etxie amaittu edo semie jaixo, zer eingo da ariña?” Ta hoixe ixen zan gorabeherie, ta neu jaixo eta etxie amaittu batera ein eben, kontizu. Ta harek tabernie itxi eben orduen eta biximodu barrire.
- Eta zer ein eben taberna itxi ta ostean?
- Gero taberna itxi ebenin, gero hamen etxe barrixe ein eban lekuen ipini eban dendatxu bat.
- Egie da, pentsuek-eta esan deustezuz.
- Bai, denda bat eta pentsuek. Ta gero horretxegaz bixi ixen giñen ia nausixek ein arte.
- Ta tabernak badakizu ze izen euki euen?
- Bai, tabernie... itxain e... Elorzan tabernie. Ez, ez, gero izen zan Elorzan tabernie. Elorzak hartu eban ta gero ixen zan haren Elorzana. Baiña haren tabernian izena...
- Bueno, trankil, akordetan jatsunean esango dostezu.
- Bai, akordetan bana, esango dotsut.
- Bai, trankil, ez emon buelta larregi. Ta gero pentsuek, ezta? Ta horretan ia urte asko.
- Bai, urte asko, bai. Gero horretxegaz ba, jesus, ba hori e, noz arte? 2000 ingurure arte.
- Bai, e? Bai bada denporea, e?
- Bai.
- Ta zer, bakarrik pentsuek? Edo zeozer gehiau?
- Bai, pentsuek eta janarixe be bai, dendie. Dendie be bai ta pentsuek be bai. Gero abonuek be bai. Eta lehenengo-lehenengo saltzen eben baitte ohola be saltzen eben, etxiek eitteko-ta ohola ta. Baiña gero hori itxi eben berez. Eta pentsue eta abonuek asko.
-A beitu, osea ke baserritarrak joaten ziren horra, ezta?
- Bai baserrixentzako, bai.
- Izena euki eban horrek dendak?
- Bai, Arrietaneko dendie. Bai, haxe izen zan beti.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia