Soraluze (Gipuzkoa)

Gosea; errazionamendua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gosea. Amaren joan-etorriak jatekoaren bila. Errazionamendua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zelako [txikixak] danak eta gogorrak pasau jittuen. Gero eza be egon zuan, e? Gero etorri zuan hona, han egon giñala gosia… egon zuan Bilbon be gose zera egon zuan, baiña gero hamengua txarraua izan zuan. Gero haura, haura… eza, eza, hauraxe zuan eza! Ez diru ta ez jan ta ez ezer! Tristia haura zuan!
- Ta zela zertu ziñien orduan?
- Orduan ez zuan… ahal zan moduan. Gure ama kuttaua juaten zuan maletak hartuta Artica. Han amistadia eindda euan gure aitta karzelan egon zanian Fuerte San Cristobal-en hari erropia moja bat, mojian bittartez-edo erropia garbitzen zotsala gure aittari ta bisittau eitten ebala ta abar. Ta juan haregana ta harek… kokoz betetako baba baltza edo, buruan be dana kokoz beteta etorri… Baba zaharrak, ezta? Ta maletan, ta haura be kendu be ein jotsen behin Guardia Zibillak eta…
- Haura be bai?
- Haura be kendu ta gero berriro juan Zumarragara ta Zumarragan mojak… Mojak be zera jeuken orduan, abadiak eta mojak eta, beren… beren pisua jeuken ta juan ta konsegidu in juan atzera rekuperatzia maletaori baba beltzakin ta. Gu estaziñora juan ta [kotxe] bidetik zihar bajatzen ta [ez…] ikusi ta… Baba beltza, baba beltza kokoz betetakua. Zeoze… Gose-denporia tristia izan zuan.
- Igual basarrixetatik eta, ezta? Pixkat…
- Bai, ba. Bai, bai, bai, basarrixetatikan. Basarrikuak ondo arreglau zittuan orduan, basarrikuak defendidu eitten zittuan etxian hartutako zerakin ta… Baiña hamen be konsegitzen genduan. Ba…
- Handik eta hemendik?
- Handik eta hemendik. Hortxe. Arabara-ta juan ta… Gure aittakin karzelan egondako bat be bajeuan basuan ta… Xabier egon zuan han mutikua zala tripa-truke moduan edo han tripia betetzen. Ogixa etxian eitten ebela ta orduan zuan aiba dio!
- Bai, hori kristona izango zan, ogi zurixa edo…
- Bai, ogixa etxi… Ene! Ogixa zuan, ba, zerori, gure “alimento principal” hori zuan.
- Ta razionamentua edo hori noiz… zeuk ezautu zendun hemen?
- Ezautu genduan hemen. Bai, bai, bai. Razionamentua? Joe, razionamentua baitta lizenziau ta gero be artian razionamentua egon zuan hamen! Bai. Razionamentua. Ta han be bai. Han be ehun gramo personako ta… arroza ta izaten zuan Bizkai… Gernikan-ta be.
- Egon ziñienian?
- Bonbardeuan, bonbardeuan aurretikan. Lehelenguetan, lehelengo bi edo hiru hillebete hemendik juan giñanian, jo, okelia ta dana jeuan, baiña gutxitzen, gutxitzen, gutxitzen juan zuan ta gero ez ardaurik eta… Horretxek hartu jittuan asko gaizki hamendik juandakuak. Refugiau juan bai, refugiauta, ta hil ein zittuan guk ezautzen genduzen persona nausixak ohittuta erenak beren lana in ta gero beren kuartillotxua edo beren baso haundixa edo eraten ohittuta eren personak haura falta. Ez zittuan akordatzen ez ogixakin ta ezekin be. Ardaua, ardaua, haura, haura… […] eraten eben haura, haura falta. Danak hil zittuan. Horrek…
- Persona zaharrak eta?
- Zaharrak hil. Gaizki, gaizki agertu zittuan. Azkoitti zaharra ta […], geuk ezautzen genduzenak. Gaizkixen haretxek hartu jittuan honek, ardau faltiak, persona nausixak. Bai, ba, ohittuta, gorputza ipinitta hauraxe, ezta? Ez dakizu?
- Bai, bai, bai.
- Kuartillua edo… hantxe ohittuta ta…
- Bai, hauraxe biziuaura.
- Hauraxe, bai, bizio baten moduan, zigarrua dan moduan, ba, horixe. Tabakua zuan beste bat. Tabakuan faltia ta egoten zanian ta… bueno, bueno, bueno zer, zer, zertzuk eitten jittuen, baiña, orduan? Ni ez nok izan sekula fumatzaille haundixa baiña… Bedarrak-eta hartu ta sekatzen euki ta bedarrakin ta usein batzuk eta…
- Harrapatzen zana erre?
- Erre, koño, erre! Ta tragau, gaiñera. Joe…! Hori be, hori be biziua dok, ba, hori be, tabakua. Ene…!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia