Nikanor Iñurrieta Goikoetxea
Soraluze (Gipuzkoa) (1920-2013)
Biografia
Kalebarrengo 12. zenbakian jaio zen. Etxean aitita-amamak, gurasoak eta zortzi anai-arreba bizi ziren, zazpi mutil eta arreba; bera bigarrena da. Gurasoak ere Soraluzekoak bertakoak ziren, nahiz aitita-amamak bergararrak izan. 16 urte zituela hasi zen Gerra Zibila. Bera eta Iñaki anaia Gernikara joan ziren trenez senide batzuen etxera gerra hasi zenean. Aitak gerra denboran lau urte pasatu zituen espetxean. Hamaika espetxe ezagutu zituen, Fuerte San Cristobal Nafarroan, Isla de San Simón Pontevedran, Upomendi itsasontzia eta Leongo Astorgakoa haien artean. Lau urtetatik sei urte arte eskolaurrean ibili zen Modesta zaintzaile soraluzetarrarekin. Urtebetez eskola nazionaletan ikasi eta gero, maristen eskolara joan zen hamalau urte bete zituen arte. Victor Andrés muxikarra eta Antonio Agustin burgostarra izan zituen irakasle maristak. Euskal dantzaria izan zen mutikotan. Hamalau urterekin Zumarragara joan zen senide batengana, gozogile eta kandelagile aprendiz. Etxeko eskopeta-kanoi lantegian egin zuen lan gero. Ezkondu zenean, emaztearen aitaren torlojugintza lantegian hasi zen. Geroago bereganatu egin zuen tailerra eta bertan jardun zuen jubilatu arte. Nikanor Juanita Leturiondo soraluzetarrarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SOR-027 | 2003 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze | Egoitz Unamuno | ||
SOR-067 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze | Kepa Elortza | ||
SOR-068 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute