Ondarroa (Bizkaia)

Lanean neguan hotz eta udan erreta

Lanean neguan hotz eta udan erreta <p>Noizean behin beti egoten zen txarto jositako sareren bat. Kobratu berdin-berdin egiten zen horretaz konturatu baino lehen kobratzen zelako. Maistrak, lehenengo bere ama eta gero koinata, ez ziren batere zorrotzak eta gogorrak izaten. Hotzaren hotzaz askotan atzamarrak kakotuta izaten zituzten. Azken urteetan bainujantzitan egoten ziren udan, lehenago hori ezin zen ezta pentsatu ere. Askotan erretzen ziren eguzkiarekin, krema hondartzarako baino ez zuten ametan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Noizean behin beti egoten zen txarto jositako sareren bat. Kobratu berdin-berdin egiten zen horretaz konturatu baino lehen kobratzen zelako. Maistrak, lehenengo bere ama eta gero koinata, ez ziren batere zorrotzak eta gogorrak izaten. Hotzaren hotzaz askotan atzamarrak kakotuta izaten zituzten. Azken urteetan bainujantzitan egoten ziren udan, lehenago hori ezin zen ezta pentsatu ere. Askotan erretzen ziren eguzkiarekin, krema hondartzarako baino ez zuten ametan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta txarto ein ezkero biherra?
-Bai gertaten zin, sari igual txarto konpondute tengari igual… harixak tengari ondo josi baik eon ta hareatxik arraiñik ezin atrapaua be eon ixan di e?
-Ta kobrau eban?
-E?
-Kobrau baik?
-Ha kobrata dakar, ha ein dabenak kobra dau, ha kobrata da. Eta gero ha ta ez dau /eztau/ atrapaten, honei txarto zoze pasaten gako. Zabaldu plazan eta hamen da pekatu, txarto hori eindde. Harek tengari eitten badau… sarik be eon bihar di /birdi/ ondo.
-Eta esan dozu ama zala maistrie eta gero koiñatie.
-Koiñatie, bai.
-Gogorrak izaten zien zuekaz?
-Ez.
-Baiñe gogor ein biharko eben askotan.
-Keba. Guk ondo eitten bagendun biharra sekule be ez, hori burutik be ez. Gogorra zan gurin ama illuntzin esaten ostanin /esatestanin/: “Ni ontxe na gustoren ba”. Ba illuntzin ba zeoze pasiari edo, kantsata be bai, ta hori: “Ni ontxe na gustoren, eon zaitxez bixkaten” ta hantxe. Zazpi t’erdixak... Esker txarra koittauai ein otsen /eitsen/ baiñe anaxe-arrebak eta, baiñe bueno, ba hoixe.
-Eskuetan-eta zertzuk eukitzen zenduen? Ze guanterik be ez eta...
-Ez, ez, ez, ez, sarri sarik konpontzen eon hantxe egun guztin, altza eta pausuk ezin ein, kongelata hankak, ezin pausoik be ein. Eta atzaparrak be bai kakotute. Esan dotsut /esatsut/ gero kafesniaz edo zeoze bixkat onin nahi ein in bihar /enber/ bixkat hori… zeoze berotzeko edo holaik hor hotzetan geuazenin biharrin. Eueldi ederretan bai ederto, udan ta ixaten zan moillan igual sarik epintten eben /epintteben/ eta trajedebañuaz eta. Horrek zin ongo urtitan e? Lehena ez e? Lehena burutik be ez holakoik, baiñe ongo urtitan… danok e… eta trajedebañuaz sarik konpontzen aprobetxaten be bai. Eta bai! Baiñe gogorra ez, ez.
-Eta moillan erre-ta be eingo ziñien ezta eguzkixegaz eta?
-Bai, honek danok… ez dozu /eztozu/ ikusten mantxaz beteta gaz eta hori hamen erraxi beti. Erre ta kremaik gaurko... ez euazen kremak eta be eta…
-Ez euazen ala jakin ez?
-Ez, gu gazteik geuazela ez e? Eta gaiñea kremak-eta plairako emon bihar zin /bizin/, kontixu, biharreako ez.
-Ya baiña plaira juan ez igual.
-Bai, udan juten giñan honek txikixak zinin. Itsosa atunetan juten zinin orduntxe eukitxen gendun abagunan bat ba… biharrik baik. Eta ala!, goxetik gabe arte hiru umik hartu eta koiñati be bai ta egun guztin jugua atara bai e? Biharrik ez geunkanin plaixan famauk giñan, famauk.

Egilea(k): Aitor Bedialauneta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia