Errenteria (Gipuzkoa)

"Etxe honetan euskaraz neri!"

"Etxe honetan euskaraz neri!" <p>Gurutzearen Alabak eskolan ibili zen Maritxu, mojekin. Hamabi urte betetzerako utzi zuen eskola. Mojek gazteleraz egiten zieten eta euskaraz egiten utzi ez, baina amak argi eta garbi emana zien abisu, etxean sartu orduko euskaraz egin behar zutela denek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-028-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurutzearen Alabak eskolan ibili zen Maritxu, mojekin. Hamabi urte betetzerako utzi zuen eskola. Mojek gazteleraz egiten zieten eta euskaraz egiten utzi ez, baina amak argi eta garbi emana zien abisu, etxean sartu orduko euskaraz egin behar zutela denek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu eskolan nun ibili ziñan?
- Hemen, mojetan, “Las hijas de la Cruz”. Bai, hemen.
- Eta zenbat urte arte aittu ziñan hor ikasten?
- Pues, hamaika. Hamabi ya… hamabi urtetan ya jon nitzan etxe hortaa /etxiortaa/, asike…
- Eta ze oroitzapen dakazu mojekin ibili ziñan zea haietaz, urte haietaz? Hor ikasten ibili ziñan garai hartaz. Nola erakusten zuten o ze moduzkoak ziran mojak maistra bezela?
- Bueno, ba, mojak. Lo ke pasa es ke gu joaten giñanian gure amak esaten zigun: “Ate hortatik sartzen zeaztenian, hemen nei euskeraz, e! Gero hortik ateratzen zeaztenian nahi dezutena in /nahizutenin/”. Porke eskolan ez ziguten uzten euskeraz hitz eitten. Ez ziguten uzten. Dana erderaz.
- Eta euskeraz egin ezkero?
- Pues, erritan ematen zizuten. Porke bestela ez genula ikasiko eta… Ni gogoratzen naiz Eskarne Mendizabalena. Klaro, haiek´e dana euskeraz etxian eta cuenta, eta kuenta itteko guk askotan euskeraz itten genun kuenta. Errexo o. Gero ya ikasi genun erdera ta gero alrebes. Euskeraz ezin iñik oain ibiltzen gea, “hitz hau nola jarri behar dut?” eta.
- Oseake, orduan mojak erderaz.
- Erderaz, dana erderaz. Dana. Ez ziguten uzten…
- Eta dotriña?
- Dotriña´re dana euskeraz.
- Dotriña euskeraz?
- Oi… dotriña erderaz! Dana erderaz! Bai. Don Jose Luis Lekuona-ta izaten zian erakusten zigutenak. Bai. Dana, dana erderaz. Gogoratzen naz ondo atera genula urte batian, ta eraman ziguten eskurtsiyo bat. Jon giñan topuan zearaiño, Gaintxurixketaiño. Ta Gaintxurixketatik Lezotik malda hortan barrena zeara… Jesus! Esango dut!
- Guadalupera?
- Guadalupea. Eta gero Guadalupetikan jeitsi ziguten Hondarrabiko hondartzaa. Eta hondartzan bazkaldu genun. Eta, jo, ez traje de bañoik jartzeko eta ez ezerre, hankak han urian sartzen, dana… gona dana busti! Eta gero eraman ziguten Iruna. Eta Irunen erakutsi ziguten eliza, Irungo eliza. Eta nola eukitzen zittuzten apaizak zean sartuta. E? Ni ttiki xamarra nitzan, baiñan…
- Eta ze in zenuten eskursiyo guziya oiñez?
- Bai, bai, oiñez, oiñez.
- Ba, bada, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Orduan asko ibiltzen zan! Ez zan oan bezela. Oan kotxia hartuta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia