Azkoitia (Gipuzkoa)

Esnea plazan saltzen

Esnea plazan saltzen <p>Etxeetan saltzen ez zuten esnea plazan saltzen zuten. Plazan egunero egoten zen feria esnea saltzeko. Inguruko baserrietatik joandako baserritarrek saltzen zuten esnea. Plazan saltzen egoten ziren bitartean, astoa non lotzen zuten azaltzen du. Dendatan ez zuten saltzen esnea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeetan saltzen ez zuten esnea plazan saltzen zuten. Plazan egunero egoten zen feria esnea saltzeko. Inguruko baserrietatik joandako baserritarrek saltzen zuten esnea. Plazan saltzen egoten ziren bitartean, astoa non lotzen zuten azaltzen du. Dendatan ez zuten saltzen esnea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat bide hemendikan kalea oiñez? Zenbat denbora?
- Lau kilometro hemendik behera daude. Ordun’e…
- Ta oiñez zenbat denbora pasatzen zenun? Zenbat denbora?
- Zea, ordubete bat behar.
- Ordubete?
- Bai, ordubete gutxinez, ba. Sasoie’re ordun hobie: nahiz lokatzatan belaunetaiño sartu, ordun erten’e errex itten genun.
- Ta jun in ber derrigor?
- Bai, ba, jun in ber gaiñea: elurre bazan’e bai, ta zea bazan’e bai.
- Beti jakiñekua izaten zenun eamandako dana salduko zenula, aurretik...?
- Ez, beti ez. Plaza’re eamaten genun sobratzen zana. Geo, oain baiño esne gehio plazan saltzen zan. Oain oso jen... gutxio... bat’e ez, oain ez da saltzen esneik esateko.
- Plazan saltzen zan. Postun bat eo eamaten zenduen?
- Bai, bai, puesto, ordun zea itten zin. Baiña gaur ez dao holakoik.
- Noiz izaten zan ferie, o plaza noiz eamaten zenun esnea?
- Ferie egunero eoten zan feriya o zea, esni saltzeko zea.
- A bai? Egunero izaten zan?
- Bai, garai hartan bai, egunero zea itten zan.
- Ta zenek saltzen zun, hemen inguruko...?
- Hamentxe, basarritatik jundako zeak saltzen gendun guk esnie.
- Baiño zu zeu eoten ziñen plazan?
- Aber! Bai, ba! Ni eoten nintzan esni saltzen. Ta geo etorri, eo botillakin eo ontziyekin eo etorri, eta neurtu, ta ez naiz akordatzen oain preziyuna, baiño ordun asko ez zan izengo... preziyo zan.
- Astoa nun uzten zenun?
- Ahal zan tokiyen! Kiruriñin.
- Kirurin?
- Kiruriñin. Zeatiken eliza ba al dakizu nun dauen, Axkoittin?
- Bai.
- Eliza horretxen parin, beste aldetiken, oain koperatibi do... Hantxe, basarri o ikulu hartantxe sartzen genun astue.
- Kiruri izena zun baserri horrek?
- Bai, Kiruriñekua esaten giñon, ta hantxe eukitzen gendun. Astotegi bat zeuan, simaurra ta zea itten zin, hantxe baztarrai lotu, ta hantxe eukitzen gendun.
- Danok uzten zenduen...?
- Bai, astukin juten zin, ta haure zan asto-lekua.
- Kobratzen zizuen han uzteagatik?
- Zeoze bai! Uste det hillin zeoze... hiru kartoku o ez dakit... hiru kartokua, ez dakit zenbat. Ordun’e kobrau itten zan, oaintxe bezelaxe, iñok ez zun debalde [...]. Eta gero hasi giñen ya hori kendu zabenian, hamen sagarra, hona sartzeko gasolineratik badao poste zean? Hor, berriz, posteta lotuta’re eukitzen giñuzen. Poste batian lotuta hiru asto o hola eukitzen giñuzen hor.
- Ahal zan bezela!
- Bai, bai, bai. Oain bezela ez zegon kotxeik, eta aparkamentuik eta istoriik, eta hantxe.
- Dendata’re saltzen zenduen?
- E?
- Dendata’re saltzen zenduen?
- Ez, dendata esni gutxi saltzen gendun guk, ez. Ez, denda, ez det behiñ’e ez det uste saldu genduniken. Plazan. Bezerua eta geo plazan zea itten zana. Denak oain bezela ez dan eoten ordun aukeraik, eta...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia