Azkoitia (Gipuzkoa)

Esnea etxez etxe banatzen

Esnea etxez etxe banatzen <p>Baserrian behiak edukitzen zituzten eta esnetan ibiltzen ziren. Lortutako esnea Gurelesara bidaltzen dute orain; baina txikitan, herrira eramaten zuten egunero, eta etxez etxe banatzen zieten esnea bezeroei. Igandetan mezara ere joaten ziren. Marmitatan eramaten zuten esnea, eta litro/litro erdi inguruko ontzietan banatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian behiak edukitzen zituzten eta esnetan ibiltzen ziren. Lortutako esnea Gurelesara bidaltzen dute orain; baina txikitan, herrira eramaten zuten egunero, eta etxez etxe banatzen zieten esnea bezeroei. Igandetan mezara ere joaten ziren. Marmitatan eramaten zuten esnea, eta litro/litro erdi inguruko ontzietan banatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarrin ganadue zeukazuen. Ardik?
- Ez, behi… ganaua, ganaua. Ardik lehen, baiña aspaldiko urtetan ardiik ez det nik ikusi. Ez leno etxin, ta hamen’e [...] etxin hona etorrita’re. Ta geo berrogeta hamar urte pasa dittut hemen.
- Behiek eukitzen zittuzuen?
- Bai, behiak eukitzen giñuzen. Leno esnetan ibiltzen giñan, eta gero bi behi. Bi behi ta bi txahal besteik ez dauzkau. Nahikua dittugu.
- Esneta, esnea noa bialtzen zenduen o?
- Gurelesa.
- Eta ze etortzen zan, bea?
- Bai.
- Biltzea?
- Bea etortzen zan. Bea etortzen zanin, bera herrira jeisten zan, baiño gero etxea etortzen zien. Tankie jarri zien ezkeo, etxea etorri zien.
- Zu ume ziñela’re, eak etortzen zian?
- Ez, ni ume nintzela ez zan esnetaik.Orduen, herrira ematen zan.
- Aaaa, geroa jarri zan hoi?
- Bai, geroa jarri zan hoi. Astuakin esneta juten nintzen ni.
- Esnea noa eramaten zenun?
- Herrira, herriko, herrian bezeruek eoten zien ordun.
- Etxez etxea?
- Etxez etxea esnia partitzen gendun, baita jai goizin zortzitako mezeta jun, eta etxez etxe esnie partitzen gendun guk.
- Bakarrik juten ziñan?
- Bai! Goizeko zortziretako mezeta gaiñea bakarrik astuakin.
- Baiño ze, egunero?
- Egunero? Jaien zortzitako mezeta, astien berandutxo. Baiña egunero jun.
- Mezeta astegunen ez?
- Ez, astegunen ez. Jayen bakarrikan. Astien ez, astien ez giñen juten mezeta.
- Eta nola itten zenduen, zu jeisten ziñan esnea hartuta, ta geo bazekizun...?
- Nik banekiyen zeneta noa eaman ber nun, eta jun, ta neurtu, ta haik’e esne danak hustu, ta etxea, zea, astuakin marmitak hartuta.
- Ze ontzitan, o nola eamaten zenduen?
- Marmittan.
- Baiño gero partittu?
- Gero partitu? Litroko zeakin, litroko... Eskurauko genun litroko neurri hortako litro zeaik ez det izan, ontziye ez det izan. Litrua, litro erdi. Halaxe zea itten gendun, partitzen gendun.
- Eta diruk ateatzen zan hortik?
- Bai, pixka bat. Garai hartan dirue gutxi zan ta... Ni ez naiz konturatzen zenbat, litrua zenbatea itten zuen. Momentun ez zat akordatzen behintzat. Euroik ez zan ordun ta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia