Altzaga (Gipuzkoa)

Garai batean Altzagan jendea oso umore onez ibiltzen zen

Garai batean Altzagan jendea oso umore onez ibiltzen zen <p>Garai batean Altzaga baserriz eta ganaduz beterik zegoen. Gaur berriz ez. Segara joaten zirenean ingurukoekin harremanak izaten zituzten, umore onez ibiltzen ziren. Jaia iristen zenean dantzara joateko gogoz ibiltzen ziren; orain berriz soinua jo eta denak begira geratzen dira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALG-002-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean Altzaga baserriz eta ganaduz beterik zegoen. Gaur berriz ez. Segara joaten zirenean ingurukoekin harremanak izaten zituzten, umore onez ibiltzen ziren. Jaia iristen zenean dantzara joateko gogoz ibiltzen ziren; orain berriz soinua jo eta denak begira geratzen dira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Antonio, nolakoa zan Altzaa ordun? Altzaga.
- Altzaga zan ordun dana baserritarrez betetakoa, ta dana ganaoz betetakoa, ta oain iñor ez dezu Altzagan lanen ikusten. Hemen [nik goitik behera]... Altzaga baiño gehio giñen Gaintzea, zeatik hemen eguteratik danak Gaintzea [daukeu guk] ta handik honea ta Gaintze. Basoa juten giñen segaa, eta etxekonak aldameneko bason, beste Gaintzeko hoik beste aldetik ixkiñan danak bason... dana ia hizketa hotsa aitzen zala aitzen giñen. Ta gero atsaldean danak [...] ta gurdi kargan ta ez dakit zer ta. Beste anbiente bat zan, beste anbiente bat! Ta, gaiñea, gurdi gaiñen zijona beti berso kantatuz, zea, juten giñen, txistu jo ta bertso kantatuz juten giñen.
- [...]
- Umorez ibiltzen giñen beti
- Nahiz ta lanea jun.
- Bai, nahiz ta lanea jun. Ta oain, oain ez dao holako umoreik hemen. Jaie etorri ta amorrauta dantza itea. Geldittu eziñik itten genun dantza guk. Atsaldeko lauetan hasi ta fuego dantzan! Ta oain, berriz, plaza jun eta eukiko dezu trikitixa jotzen ta iñor ez dantzan hasten. Danak jarri hola ta beida. Ordun... bua! Ordun dantza [iten zan].

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia