Zumaia (Gipuzkoa)

Ortizenean kontserba-lanean

Ortizenean kontserba-lanean 19 urterekin kontserba lanean hasi zen Ortizenean. Getariara antxoa-lanera joan izan zenetan etxe azpiko sotoetan lan egin zuen. Lanerako jende bila etortzen ziren kaleetan diarka. Ama eta izebak despeskara joaten ziren Getariara. Berak salazoian eta atun-kontserban lan egin zuen Ortizenean. Inguruetako kontserba-fabrikak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-058-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
19 urterekin kontserba lanean hasi zen Ortizenean. Getariara antxoa-lanera joan izan zenetan etxe azpiko sotoetan lan egin zuen. Lanerako jende bila etortzen ziren kaleetan diarka. Ama eta izebak despeskara joaten ziren Getariara. Berak salazoian eta atun-kontserban lan egin zuen Ortizenean. Inguruetako kontserba-fabrikak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo ez. Geo ya lanian hemeretzikin hasi nitxan. Ume zaitzen-ta ta´re eon giñan, ta itxeko umiak-eta´re bai, baiña bestela ya lanian hemeretzikin.
- Hemeretzikin. Ta orduan ere, ya konserba kontu hoietan, edo?
- Bai.
- Hortan ibili…
- Ortizenian.
- Ortizenian. Ta leheno Getaian ta Zumaian ez al ziñan ibiltzen? Zumaian ta´re bazian orduan fabrikak-eta
- Bai, bazan […] fabrika, baiño ez, ez nitzan ni beste haidxetan ez nitzan behiñ’e jun, Ortizekin ya.
- Ortizekin. Ta Getaian leheno beste…
- Beste zea, soto txiki hoidxek, itxian azpidxan eoten zian. Oan nola dao eroski Getaidxan?
- Bai.
- Hantxen askotan. Hura´re zea bat zan.
- Ta ezaguna zalako hangua eo hanguak eskatuta edo?
- Ez. Etorri iten dia billa, diarra iten zuen.
- Bai, e?
- Bai, bai. Ta antxoba maillan harrapatzen zuenian, etortzen zan kamioi txiki batekin, Periko Gallegok saltzen zitxin, ez dakit apellidua nola zun. Gizon txiki bat ta bozina kanpuan hola, gomazko holakuak, "bo, bo, po, po!". Askotan, zinetik ertentzeako, gabeko zinetik ertentzeako, hura zai. Itxea jun, mantalak o hartu, oiñetakuak o, eta juten zian. Nik despeskan ez nun behiñ´e in. Nik ez. Baiño gure amak eta izekok eta asko!
- Despeska juten zian?
- Despeska juten zian orduan.
- Getaira?
- Getaira, bai. Ta geo hamen bertan´e bai. Hamenguak baiño´re leheno hanguak sartzen bazian, ba, gizon hori etortzen zan billa ta eramaten zitun. Ta geo honea etortzen zianian, hemen bazeon, ba, geo hemen berriz.
- Hemen berriz.
- Bai. Ta zuk despeskan esan dezu… ibili zea konserban.
- Ez! Ni despeskan ez. Ni ya salazoian.
- Beti salazoian?
- Salazoian eta konserba, atuna.
- Ortizenian?
- Bai.
- Ba, hortiz izango zan hamen inguruan haundina, ez?
- Orduan bai. Orduan bai. Lehenotikan euki zun zeak, Getaidxak, nola da hori? Nardin-ta nundik etorri zian? Nola zan hura? Italianua da, ba, hura´re.
- Oliveri?
- Ez. Oliveri da hau, Nardin da bea. Baiña horren aitta zan enkargaua beste fabrika batekua. Orlando. Orlandok jo iten zun hamen antxoba, ez dakit atunik in zun. Ta Caxildonekua esaten zidxoena´re bai, harek ere bai. Harek atun pixkat ere in zun. Behin jardun giñun han-ta. Geo ya Ortiz etorri zan ta hura, harek.
- Noiz etorri zan Ortiz?
- En el año cincuenta.
- Ordura arte ez zeon horrelako haundi…
- Bea, lokal bea baiña, "Probote" o, ez dakit ze esaten…
- Proboste.
- Probostenekuak esaten zidxoen eta…
- Txikiyo?
- Ez. Lokala bea zan, baiño iten zun kantidade txikidxo. Harek ez zun fileteikan iten, ez det uste iten zunik fileteikan. Honek, Ortizek, iten zuan antxoba primaveran, geo udaan atuna ta geo neguan antxoba, zea, olidxotan filetiak.
- Filetiak.
- Bai. Idxa urte guztidxan eoten zan lana. Batzuetan faltatzen zan ahitu in zalako beste berridxa hasi bitartian edo horrela. Baiña bestela…
- Orduan, Ortiz etorri zanian, zu ya zuzenian bertan… orduan sartu ziñan?
- Sartu zan, hura etorri zan Julidxuan o, bai, San Fermiñetan o horrela. Ta ni hasi nitxan dizienbrian. Bai, urte bertan.
- Hasiera-hasieratik.
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia