Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaiako eliza eta ermitak

Zumaiako eliza eta ermitak <p>Zumaiako elizak: San Telmo, "Andremaixa" (Arritokieta), Zuloaganeko finkako kapera, San Migel (Artadikoa) eta Oikiako San Bartolome. Komentua; zenbait ikastetxetan ere kaperak zeuden lehenago. Komunio, hileta eta ezkontza gehienak parrokian izaten ziren. Bederatizurrenak eta bestelakoak ere parrokian egin izan dira. Andra Mariko elizan noiz egoten diren meza eta bederatziurrenak. Gaur egun jendea Arritokietan edo San Telmon ezkontzen da, leku politak direlako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-017-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zumaiako elizak: San Telmo, "Andremaixa" (Arritokieta), Zuloaganeko finkako kapera, San Migel (Artadikoa) eta Oikiako San Bartolome. Komentua; zenbait ikastetxetan ere kaperak zeuden lehenago. Komunio, hileta eta ezkontza gehienak parrokian izaten ziren. Bederatizurrenak eta bestelakoak ere parrokian egin izan dira. Andra Mariko elizan noiz egoten diren meza eta bederatziurrenak. Gaur egun jendea Arritokietan edo San Telmon ezkontzen da, leku politak direlako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beste galderatxo bat. Zumaixan zenbat eliza, eo zeintzuk dia eliza ta ermita ta…
- (Ramon) Ermita honek esan duna, San Telmo ta Andre Maidxa Arri… Guk Andre Maidxa esaten deu, Arritokietai esaten diou Andre Maidxa, Axkoitidxan´re bai, Andre Maixa. Geo dao, Zuloaganeko finkan dao kapilla.
- (Ana Mari) Kapilla polita da, oso politta.
- (Ramon) Partikularra da, oso politta, Beobiden gurutziakin ta oso politta da. Ta geo dao San Miguel de Artadi. Ta geo dao Oikidxan San Bartolome. Hoidxek Zumaiko…
- (Ana Mari) Hoidxe Zumaikuak.
- (Ramon) Zumaiko terrenuan dao San Miguel, San Bartolome, Zuloaganekua…
- (Ana Mari) Zuloaga…
- (Ramon) San Telmo…
- (Ana Mari) San Telmo ta Andre Maidxa.
- (Ramon) Ta geo dao konbentua.
- (Ana Mari) Geo konbentua. Oan beste bat itxi in da, monjetakua, Maria Jose.
- (Ramon) Bai, hor ere kapilla zan leheno´re bai.
- (Ana Mari) Kapilla zan ta aurten, setienbrian, setienbrian itxi zan.
- (Ramon) Kolijidxuan kapilla txiki bat zaken.
- Eta geo parrokixa.
- (Ana Mari) Parrokidxa.
- (Ramon) A! Geo Mercedaidxuan kolejidxuan ta´re kapilla txiki bat gendukan, ta geo parrokira.
- Eta holan, tradizixo gehien edo nun izaten zan? Herriko jentiak eta gehien…
- (Ramon) Parrokidxa. Danak parrokidxan. Ta kumunidxo txikidxak eta entierruak eta ezkontzak gehidxenak eta zeak, pesta dana, urteko zea dana, parrokidxan iten da. Nobenak…
- (Ana Mari) Andre Maidxan nobena.
- (Ramon) Nobena Andre Maidxana, baiña nobenak iten zian Inmaculadenak eta iten zian gauzak, parrokidxan ze iten zian, beste ze nobena iten zan? Parrokidxan Inmaculadena ta besteik?
- (Ana Mari) La Inmaculada. San Josena´re bai.
- (Ramon) Geo… San Josena. Eske, arratsaldeko mezetan, goizeko mezetan, iten zian nobenak, danak parrokidxan. Setienbrian Ama Birjin eguna izaten da Andre Maikua ta iten da nobena. Uaindikan hori, ohitura hori dao. Jendia juten da.
- Ta bestela ez da izaten, mezarik eta ez da izaten…
- (Ramon) Bai. Mezik… a! Bueno!
- (Ana Mari) Mezik ez. Mezak Maiatzan sapatuan.
- (Ramon) Hori. Maiatzian ama birjiñen hilla dalako, sapatuetan…
- (Ana Mari) Sapatero-sapatero, meza.
- (Ramon) Meza.
- (Ana Mari) Ta geo nobena setienbrian.
- (Ramon) Ta geo bodak.
- (Ana Mari) Bodak.
- (Ramon) Bodak. Leku polittak dia, leku polittak dia bai San Telmo ta bai hau, frente-frente ikusten dia. Ta hoidxek oso estimatuak dia. Kanpotikan’e etorri iten dia, batez ere San Telmoa, paraje polita dalako, e!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia