Zumaia (Gipuzkoa)

Azkuetarrak 'Patxi barranderoanekoak'

Azkuetarrak 'Patxi barranderoanekoak' <p>Bixente Esteibar Azkue, <em>Ixki&ntilde;a</em>. Bere aurrekoengandik dator ezizena, baina ez daki nondik datorren. Zumaian ohitura dago familiei ezizenetik deitzeko. Amaren aldeko familia, Azkue abizena dutenak "Patxi barranderoanekoak" dira. <em>Patxi barranderoa</em> ezaguna zen herrian. <em>Patxi barranderoa</em>ren inguruko anekdota.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bixente Esteibar Azkue, Ixkiña. Bere aurrekoengandik dator ezizena, baina ez daki nondik datorren. Zumaian ohitura dago familiei ezizenetik deitzeko. Amaren aldeko familia, Azkue abizena dutenak "Patxi barranderoanekoak" dira. Patxi barranderoa ezaguna zen herrian. Patxi barranderoaren inguruko anekdota.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hasteko, nahi baldin badezu, arrantzako kontuekin eta hasiko gea?
- Aber.
- Zu, hasi arrantzan… Hasteko, izena ta apelliduak eta… esango dizkiazu?
- Izena Bixente…
- Bai. Esteibar…
- Esteibar Azkue.
- Azkue.
- Alias 'Ixkiña'.
- Hori da, ez?
- Bai.
- Zumaian, e…
- Zumaiko Ixkiña.
- […] beti Ixkiña.
- Bai, bai.
- Eta, nundik dator, edo?
- Jo, nundik datorren hori? Nere aita huan 'Ixkiña', aittona’re 'Ixkiña' huan, ta… hortik aurrea, ba, ez jakin. Beti 'Ixkiña'.
- Eta nundik datorren?
- Ez! Ezta, ezta… ametsikan’e ez! Beti 'Ixkiña'.
- Eta hemen, ezizenak eta goitizenak eta…
- Asko! Asko zeon.
- Zumaixan jende guztiyak, ez?
- Bai. Famili danetan zeok, huan bakoitzak bere zeakin, motia o bere zeakin, bai. Bai.
- Eta zuen etxian’e bai, danak 'Ixkiña'.
- Oseake, gu gaitxuk 'Ixkiñatarrak'. Bai. Ze partetikan… Aittan partetik 'Ixkiñatarrak' eta azkuetarrak gaitxuk berriz, Zumaian oso famosua, 'Patxi barrenderonekuak'. Bai, Xabier ta hauek danok, Abelintxo ta gu danok, beatzi senide, ta haiek ditxuk o gaitxuk 'Patxi barrenderonekuak' amen aldetikan. Oso…
- Aitona, o?
- Aitona huan barrenderua.
- Patxi.
- Patxi barrenderua, Azkue. Oso famosua.
- Saltserua edo zalako, eo?
- Bai, oseake, zea hauetakua, oseake, kriston ixtoridxak zezkanak.
- Bai, ez?
- Bai, kriston ixtoridxak.
- Asko hitz ein, ta…
- Bai, bai, bai.
- Ipuiak kontau, ta…
- Ipuidxak eta egitekuak’e bai. Egitakuak’e haundiyak zezkan harek. Harek ixtori haundiyak zezkan, ta… Grabatzen ai al haiz? Ez…
- Bai.
- Bai, e?
- Bai!
- Istori bat esango diat. Oseake, ziharo erretzia gustatzen zakuen, ta seme bat zekan Deuston, txoferra huan garai hartakua, pentsa zak, txoferra huan. Eta beti bokilla eskatzen zuan, zigarrua erretzeko bokilla bat. Eta, “bai, ekarriko dizut”, […], “ekarriko dizut”. Ta halako batian aittak esan zuan, “ez det beharrik, e! Manolona nua”. Osaba, gure osaba Manolo. “Ez dek gehidxo esan. Bazekat bokilla, ear askua gaiñea, pasuakin gaiñea”. Ta nik ez zekiyat akordauko haizen, leheno itxian eoten hitxuan labatibak. Labatiba ba al dakik zer dan? Oseake, bere zea bat, puestua urena, ta geo llave de pasua bezela eukitzen ziyan ura regulatzeko. Ta harek in ziyan, harei muturra kendu eta ahuan sartu! Ta llave de pasuakin. “Ikusten al dek, gaiñea llave de pasua ta bazezkak!”
- […].
- Kriston istoridxak! Hura huan xelebria ziharo! En cambio, beste aittaitta ez niyan ezautu. Hura huan, zea, 'Ixkiña', hura ez niyan ezautu.
- Zumaixarra?
- Bai, Zumaiarra. Ta hori ez niyan ezautu.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia