Zumaia (Gipuzkoa)

Bestelako regatak: batelak, txanelak, tiñak, trainerillak

Bestelako regatak: batelak, txanelak, tiñak, trainerillak Traineruarekin ("triñauekin") Kontxarako bakarrik prestatzen ziren. Beste ontzi mota batzuekin ere egiten ziren regatak: batelak, txanelak, tiñak... "Tiñaren inguruko azalpenak; lagun bakarrarekin egiten zen. Txanelean binaka egiten zen. Trainerillak ere izaten ziren. Honen inguruko azalpenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Traineruarekin ("triñauekin") Kontxarako bakarrik prestatzen ziren. Beste ontzi mota batzuekin ere egiten ziren regatak: batelak, txanelak, tiñak... "Tiñaren inguruko azalpenak; lagun bakarrarekin egiten zen. Txanelean binaka egiten zen. Trainerillak ere izaten ziren. Honen inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zea, ite huan Kontxarako, baina bestela, hemen, hemen bertan izate hituan zeak... arrauanian, batelenak.
- Batelak.
- Bai, lau lagun eta... lau lagun eta zea, patroia. Eta tiñena re bai. Tiña ta txanela re bai. Txanelak dituk e... txalupak hemen, erditikan zea... bukaera zeauta daukenak, ebakita daukatenak. Hoiek dittuk txanelak. Txanelen regalak. Tiñena re bai... Tiña, tiña den... barrikak... e... zertako erabiltzen zian... Barrika haundiyak, fabriketan ibiltzen zianak e... eozertako o sardin zaharrentzako, e naun akordatzen! o tintatzeko gauzak o... tiña esaten, deitze zan. Ba, hoitan sartu, arrauna bakarrakin... ta klaro, arrauna bakarrakin oso zaila dek eamatia kupel borobil bat aurreaka. Eta batzuk baituan juaten zianak taka-taka taka-taka aurreaka. Eta beste batzuk, ba, buelta, izin eraman aurreaka.
- Eta bakarra. Lagun bakarra.
- Lagun bakarra. Tiñan, lagun bakarra.
- Baina hori ze izaten zan, zuen harteko...
- Ba, herri arteko...
- Gaztien...
- Gu baino zaharro, gu baino zaharro. Gu ez. Guk ez giñean ikasi hori.
- Eta txaneletan? E...
- Igual-igual. Zean bezela, arraunian...
- Eta hori ere bakarrik ero biñaka ero...
- Biñaka, uste diat, bai. Eta bestela, lau, lau arraunlai eta patroia.
- Bateletan?
- Bateletan. Eta hor egote hituan... Eta gero baita re... onea trainerillak e bai... izate hitunan hemen zeak, e... estropak Zumaian. Eta ite ziñenan mollatik erten zubi haundiyan buelta in, eta eztakit bi buelta o zenbat izate zian. Lehen, molla honeauntzo zionan. Oin molla harauntzo eaman zion, baina honantzo. Eta zubi haundiyan, oin nola dao zubia paseoako pintauta berriz? Ez, ez karretera dana baizik honeauntzo daon zubiya? Donostia ertentzeko bidian... Hor zeok zubi bat karretara dana, eta honeauntzo pixkat, zeok zubi bat gorriz pintauta. Karretara hori huan lehen. Orduan, hor ziaboga hor ite huan, eta, gero, molla alde hontan beste bat. Bi buelta ustet izaten ziala. Hiru ziaboga edo.
- Eta orduan...
- Eta orduan, orixotarrak, zarauztarrak, hondarrabitarrak, sanjuandarrak... Danetikan etortze hituan, bai.
- Batzuetan hona, eta, gero, hamenguak beste batzuetan...
- Gero hemenguak hara, bai. Hoiek trainerillak e, trainerillak hori.
- Eta traineretan ez, orduan? Ez zan izaten...
- Ez, triñauetan Kontxa bakarrik.
- Kontxa bakarrik.
- Bai, bai. Orduan, etzeon besteikan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia