Zumaia (Gipuzkoa)

Fonetika/fonologia kontuak Zumaiako euskaran

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Izpizua, Joxefran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fonetika/fonologia kontuak Zumaiako euskaran: a/e alternantzia (basarri/baserri). Bere iritziz Zumaiako euskara gipuzkera da, baina mendebaldeko gipuzkera, mendebaldeko eragina Zumaiaraino eta, aldi berean, Getariaraino iristen delako. Zumaiako euskaratik hurbilenekoa Getariakoa; Itziar/Debako euskararekin eta Zestoakoarekin aldea handiagoa da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta geo beste batzuk, pues, -a / -e alternantziak: "basarridxa" eta ez "baserria", holakoak, ba, mordoxka bat badia, baiña oaintxe ez datozkit burura, baiña… "Berridxa" esan deu beti, "berri", o sea, badira kontu batzuk mendebaleruntz, baiña ziharo mendebalekua izan gabe. Nei iruitzen zait Zumaiko hizkera gipuzkera izan dala, baiña oso mendebaleko gipuzkera. Hola, mendebaleko isoglosa pillo bat sartzen diala, ez, hor. Ta nik uste det Zumaira sartzen dian asko, Getairaiño sartzen diala. Gero igual Getaitik Zarautza igual alde bat dao ta nahiko aldaketa nabarmena iruitzen zat ya dala Zarauztikan Oriora, hola, kostaldea beituta. Eta beste aldea, ba, Zumaitik Itziarrea ere alde haundi xamarra dao, bai. Bueno, edo zeon. Ze orain dana hola zeatzen ai da, ez? Berdintzen, edo, bueno, holako zeoze. Ez dakit…
- Esango zenuke berdintsuena hau dala, Getarikua?
- Nik uste baetz, baiña…
- Zestua?
- Zestuakua´re ya pixkat lerratzen da baita´re, ze, adibidez, -dxa bukaera hori beaiek –ya due, zarauztarrak bezela. Honbre, gero hizketan, ez dakit. Hitz batzutan eta horrela, ba, antzekuak izango dia Zestuakua ta […]. Zestuakua ez det horrenbeste kontrolatzen hola esateko, ez dakit horren ondo, hola, esaten. Hola, ez zat tokatu, ez, baiña… Baiña bai, honbre, zestuarrai igartzen zakoe, ez? Hola… bai, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia