Zarautz (Gipuzkoa)

Hondarra obratan erabiltzeko

Hondarra obratan erabiltzeko <p>Malekoia nolakoa zen azaltzen du. Astean egun jakin batzuetan, gurdiarekin hondarra hartzen zuten obratan erabiltzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-131-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Malekoia nolakoa zen azaltzen du. Astean egun jakin batzuetan, gurdiarekin hondarra hartzen zuten obratan erabiltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Malekoia nolakua zan, hola?
-Malekoia zan, ba, goiko aldian estua, baina Munoa azpiya, oain da Munoa azpiya, holaxe esanda, holaxe. Eta, haren segidan malekoia estuagua hauskaldea, eta honea, berriz, honea ere bai estuagua. Oseake, bire estua dao esandako palaziyo horren azpiyan. Argazkin batzuek ikusiko zituzun, bide estu batekin, hura zan. Geo, horko jeitsiera zan aldapa, kamiyotikan hondartzara, aldapa zuzen-zuzenian. Ta horren gaiñian erdi parian zeon bada bat, zeatikan gurdiyakin ta ganauakin ta juten zian hondartza, hondarra jasotzea obretako ta baserritako ta horrela. Baiño, astian egun batzuek zazkaen. Eta bitartian eoten zan bada bat jarrita, eta ordun ez zeon. Eta jun ber zuenian hura kentzen zuen ta, jesten zian da hondartzara. Baiño, hondarra zabala, hau, hau besteko zabalerua bai, goitikan beheraiño aldapan.

Egilea(k): Nikolas Lizaso (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia