Zarautz (Gipuzkoa)

Euskara eta erdara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-103-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erdaraz gutxi bazekien ere, Afrikan euskaldun ugari zeuden, eta ez zen alferrik galdu. Han ikasi zuen orain dakien erdararik gehiena. Familian euskaraz egiten saiatu izan dira beti.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han nola konpondu ziñan? Zu beti baserriyan ta kalian beti euskeraz iten, ta hara Afrika jun, ta erderaz nola konpondu...?
- ... Baiña euskal jendia, ordia, geyena gure artian, euskaldun jendia jun giñan Donostitikan, ta han danak beti euskeraz, hara junda euskeraz beti elkarrekin. Tartian, tartian kasteillano batzuk izaten zian, baiña kuadrilla geyena iya mayoriya euskalduna. Ta guk’e euskeraz o erderaz ikasteko probabilidade gutxi.
- Han ikasi al zenuen erderaz dakizuen apurra?
- Ikasi, dakitena han pixkat, han bai geyentsuna; han, ta geo kalea torri ezkeo’re pixkat beti. Sayatuko banintz geyo ikasiko nun nik, baiña ez nintzan hortaiño... apiziyoik ez nun izan erderaz ikasteko. Euskerakin nahiko zeatzen nitzan.
- Zure etxian ere euskera nahiko ondo mantendu dezu, ezta? Nahiz eta kalian zure alabak eta askotan erderaz in, hemen beti euskeraz.
- Euskeraz... nik hala eraiten niyen ta. Hemen’e, zeak, umiak erderaz hazi zian gure Juanita ta Maritxu ta hoyek, benga erderaz, ta “ixo!”, nik, “euskeraz hemen!”, sukaldian, ta hola hartzen nitun, ta... Hayek uain esaten due, eskerrak nei, haatik ikasi zuela hainbeste euskera, bestea gaixki ibiliko ziala. Hola izan zan gure gorabera. Geo hementxe seitu deu, ta estuasuna etorritakon zeoze zeatzeko aiña erdera bakiu zeoze, jana eskatzeko aiña behintzat eta, zeoze zeatzeko aiña, beste korrienteik ez. Baiña, hola, gaiñuntzen gue denboa uaintxe zartu da, ta hola pasa deu guk.

Egilea(k): Imanol Murua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia