Zarautz (Gipuzkoa)

Mezak eta hiletak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-102-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elizara lehen ia egunero joaten ziren. Gerora gutxiago joaten hasi ziren, ospakizun berezietan bakarrik. Bederatziurrenen inguruko azalpenak. Hiletetara nor joaten zen eta zer meza mota izaten ziren kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta leno eliza ta hola egunero o jaitan eo, oain bezela juten al da?
- Leno joaten giñen eliza iya egunero mezeta. Baiño geo ez dakit zergatik gutxiyo. Eta Nobenak eta baldin bazian, Ama Berjiña Kontzesiyoko ta San Josen Nobena, ta Arantzazuko Amana ta... jendia juten zan erruz, baiño uste det frailiak bakarrik izaten diala.
- Nobena zer da?
- Beatziurren bat, iten zayona Ama Berjiñari edo santuari San Joseri. San Pelayoi’re bai iten zitzayon... Santu guztiyai nik uste egiten zitzayola.
- Baten bat hiltzen zanen, intiarruta o ze... zer jende mota juten zan?
- Ba parientiak, mantuakin gaiñea. Zuek hori ez dezue ezagutu. Hola jartzen zuen, gerriyan lotzen zian zea batzuekin, lurreaiño, eta mantilla mantelin tupitutako hoitakuak, lutozko hoitakua, eta geo han probuan juten zianak, eta probuan juten ez zianak, parientiak, probuan zijuana seguru mantudunak. Eta geo parientiak’e bai, mantuakin juten zian. Ta geo lagunak ta hoyek ez, kaleko eran, o...
- Ta espezialki eongo zian inda [...]?
- Bai, jantzi hoyek espezialak zian.
- Bodetakuak ta bezela.
- Bai, baiño hoyek gordetzen zian, hoyek geyo serbitzen zuen. Bodetakuak hartako bakarrik. Eta geo gaiñea, oain bezela meza batekin ez zan izaten entiarrua; “a tiempoko” mezak deitzen zitzayon mezak izaten zian, ta zenbat eta geyo ateratzen zian, ba, hobe.
- Ta zer da “a tiempoko” meza?
- Zean, entierroko denboan meza ateatzen ai dian bitartian, beste altare batzuek eoten zian bueltan, eta altare haitan beste mezak zelebratzen zituen.
- Danak berdin?
- Ez, danak berdin ez. Segun zer ordaintzen zendun.

Egilea(k): Gorka Aristi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia