Loiola-enea, aitak egindako etxea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: ZAR-019/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Bueno, orduan ba, piska bat, e, hariyai jarraituz, e, umetako garaiak, famili-giroa, eta nola, nola gogoratzen dezuen, baiña beharbada, igual, hasi hasieratikan, e, hasi, e, lehen esan dezuten bezela, zuen aitak eta nola ein zun etxe hau...
- ROSARIO: Bueno!
- ... ta pixkat, igual hor, igual, igual hortikan igual hasi liteke.
- R.: Gure aita danak ezautzen zuen...
- AGATE: Gure aitak in zun, ta klaro, ta hemen, hemen bizi, beak in zun ta.
- Ze urtetan in zun?
- A.: Esto... gure aitak zazkan berrogei urte, el año...
- INAZIA: Mil novecientas...
- A.: Cuando... Hi txikiya hitzanian, ezta?
- R.: Ni jaio berriya!
- A.: Bai, ba! Pues, urte hoiek.
- R.: El veintidós.
- A.: Bai.
- Hogeita biyan in zun etxia.
- R., A.: Bai.
- [...] jaio berriya, ordun?
- I.: Bai, ba.
- R.: Hillabetekin ekarri niñuen.
- Beaiek nunguak zian gurasuak?
- A.: Gurasuak? Aita Itziarkua...
- I.: Eta ama Aiakua.
- A.: ... ta ama Aiakua, bai.
- R.: Aiakua.
- Eta nola ezautu zian elkar, edo?
- A.: Alkar? Pues, ofiziyua ikastea etorri zan gure aita, ta jarri zan...
- I.: Apopillo...
- A.: ... apopillo ta...
- I.: ... han zeon gure ama...
- A.: ...han zeon gure ama, ta...
- I.: ... mahaiak zerbitzen ta lanian. Han alkar jo zuen.
- Oso ondo.
- I.: Bai, hala ezaututakuak.
- Ta, ordun, e, etxia ein zuten, e, gurasuak, eta orduako ya ezkonduta zeuden.
- A.: Esto... bai.
- I.: A, bai, ezkonduta, bai!
- Ezkonduta bai. Eta ordun ya, zuek ya, hemen jaio ta hemen bizi ta bizitza osuan.
- R., A.: Bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!