Zarautz (Gipuzkoa)

Eskolako obligazioak

Eskolako obligazioak <p>Eskolako kontuak. Sarrera eta irteeran errezatzea eta<em> Cara al Sol</em> abestea ziren obligazioak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako kontuak. Sarrera eta irteeran errezatzea eta Cara al Sol abestea ziren obligazioak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolan erabiltzen al zenuten ba ez dakit esaldi bereziyak o holako?
-Egin behar gendun, adibidez, sartzen gñanian errezatu eta irtetzen giñanian re bai eta “Cara al sol” abestu behar zan, besua altxa ta horrela umiekin irakurri oi, abestu, “Cara al sol” eta kalera. Hoiek zian zerak obligaziyuak. Eta geo...
-Hortik aurrea?
-Ez programa bat ematen zizuen eta programa hua bete behar zenun. Eta Agiñan, hemen Usurbillen egon nintzanian,ez programaik ezta ezer ez. Aber ze programa eman behar zien nei sei urteko umiantzako eta geo hamalau urtekuantzako, aber ze programa eman ber zuen. Ta ze iten nun nik? ahal nuna.
-Ordun obligaziyua sarreran eta irteeran errezatu?
-Bai
-Eta tartian “Cara al sol”?
-Bai, hori bai egin bihar zan e! Jakiten bazuen hori ez zendula iten… Nei banderarik ez zien obligatu behin´e jartzea, beste leku batzutan obligatu eiten ziyoen ikurriña jartzera, bueno bandera jartzera, nei ez zien behin´e, behin´e, nik ez nun jarri.

Egilea(k): Koldo Hernandez Irigoien (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia