Usurbil (Gipuzkoa)

'Lazkao Txiki' artista zen txisteak kontatzen

'Lazkao Txiki' artista zen txisteak kontatzen <p><em>Lazkao Txiki</em> artista zen txisteak kontatzen. Haren txiste batzuk kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lazkao Txiki artista zen txisteak kontatzen. Haren txiste batzuk kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txistiak kontatzen izugarriya zea zan, Lazkao Txiki. Joo, Lazkao Txiki zan, artista zan Lazkao Txiki. Batian Martutenen festetan arreba Martutenen bizitzen zan, eta festetan han junda batian bersotan baiño gustoago eondu giñan ordubete batian haren txistiak eta haren zeak. Bueno! Ona! Lazkao Txiki espeziala zan. Kamiyuan geldittu due guardia zibillak eta: "Usted no ha hecho stop" eta...
Joxe: -"No ha visto usted el stop?" eta: "sí he visto el stop, pero a vosotros no".
- Ta beste batian, "usted no ha hecho stop, le voy a poner una multa". "Y usted cómo me ha visto?", "Ese de arriba", "El de arriba quién?" -alegiya, el de arriba, jainkuak-. "No, no, el helicóptero que anda ahí arriba". Beste batian amon batena, baiño izugarri earki kontatu zun harek, Barranka aldeko amona. Barranka zea da, Irurtzun eta hor goiko zea hoi, Barranka. Hango amonen baten kontua ta, plastikoko ontzik atea zienian. Ta nunbait peria jun eta erosi dittu, nunbaitt ikusi dittu plastikoko ontzi hoik, eta harek kontatzen zun bezela ta. Gustoa etxea ta etxea jun eta eakusten, a ze gauza ekarri dittuan eta gauzak eta holako gauzak arin-ariñak, eta gaiñea ez dia puskatzen, eta sekulako ixtorik. Jarri dik, baburrunak jarri dik eta jarri dixkik egosten plastikoko ontziya surtan. Baiño harek kontatzen zun bezela. Gero plastiko bakizu, surtan raaa baburrunak eta dana surta eta.
- Dana desegin.
- Baiño izugarri earki kontatzen zizkin, earra huan Lazkao Txiki.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia