Usurbil (Gipuzkoa)

Soldadutzako zereginak

Soldadutzako zereginak <p>Burgosen negua gogorra zen eta gaueko guardia egitea tokatzen zenean, ezin izaten zuten ordubete baino gehiago aguantatu. Maniobratan ere aritu ziren soldadutzan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-018-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Burgosen negua gogorra zen eta gaueko guardia egitea tokatzen zenean, ezin izaten zuten ordubete baino gehiago aguantatu. Maniobratan ere aritu ziren soldadutzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta geo neguba ikeragarriya ta, guardia eukitzen zanian bi ordu in bihar izaten zian ta, ezin aguantatu hotzakin, Burgos ikeragarri hotza da ta. Ordubetetikan'e kanbiatzen giñun hotzakin.
-Abrigo berezin bat edo?
-Erropa ona hoi bai, bi traje udarako ta negurako; erropa ona baiño hala're han geldiegonian edo zabiltzala ez zun...
Joxe: -Paseo harek nola zun izena, Paseo la Castellana edo?
-Ahaztuba zekat nik.
Joxe: -Ez al haiz goatzen?
-Ez. Geo zean'e maniobretan ibilli giñun mando zaharrakin. Ordun sikiraik gabian lo lasai itten huan ta libratzen hitzan gaiñontzekotatikan eta. Baiño maniobretan'e jipoiya.
-Jipoia?
-Bai. Mendin barrena biaje asko in bihar izaten da eta geo tiruan'e ibilli giñan hogei bat edo.
Joxe: -Jan txarra, gosia...
-Ta geo lurrian jarri hola zea hogei bat edo ta, blankuak hemendik trenbidea bezela ta, benga! fuego!, eta, ta! ta! ta! ta! ta! Ez dakit nora juten zian. Ez zien blankora ailleituko noski ta. Geo hua berotzen zanian, beste hogei bat edo atzetik etorri eta ra! jartzen zien eta. Holaxe ibiltzen giñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia