Usurbil (Gipuzkoa)

Eskolan ikasitako aditzak oraindik gogoan

Eskolan ikasitako aditzak oraindik gogoan Eskolan zer ikasten zuten aipatzen du: matematika, gramatika... Ikasitakoa galdetu egiten zieten gero mojek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-016-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan zer ikasten zuten aipatzen du: matematika, gramatika... Ikasitakoa galdetu egiten zieten gero mojek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze ikasten zenuten eskolan?
-Boo! Jesus! Ze ikasten gendun? Aurrena hor tablerua esaten geniyon, eta tokatzen zana tableruan aritmetika jartzen zun zean bat itea, ondo iten gendun eo gaixki iten gendun ta. Geo, ze ikasiko gendun? Gozian jun ta elizaa, goizian zortzi terditako meza. Zortzi terditako mezetatikan jun zerea ostea eskolaa, han'e beste esplikaziyuak eta hola. Eta geo tokatzen zan bezala. Berbuak eo, ez dakit ze hurrungo egunian ez dakit ze ta, aritmetika ta. "Sumar" ta "restar" ta "multiplicar" ta "dividir" ta. Bai ba. Geo berbuak'e bai.
-Berbuak ze ikasi zenuten?
-Jesus! "Yo he amado, tú has amado, él ha amado, nosotros hemos amado, vosotros habéis amado, ellos han amado. Y pluscuamperfecto, yo hubiera amado, hubiese amado; tú hubieras amado, hubieses amado; él hubiera amado, hubiese amado; nosotros hubieremos amado, hubiesemos amado, ellos hubieran amado, hubiesen amado". Bueno, bueno.
-Oraindik gogoratzen zaizkizu.
-Oooo! Ikeagarri goatzen zaizkit, ikeragarri, lehenguak. Eta oainguak regular.
-Hori gero galdetzen al zizuen? Hori ikasten zenuten eta gero azterketaikan...?
-Geo galdetzen ziguenian "A ver Cristina verbo o no sé qué", esan in bihar gendun dana, dana. Bueno, bueno, bueno.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia