Urnieta (Gipuzkoa)

Ur bila astoarekin

Ur bila astoarekin <p>Astoa erabiltzen zuten etxean lan egiteko. Urik ez zuten etxean, eta iturrira joaten ziren ur bila. Harako bidea txarra zenez, batzuetan asto gainean zekarten ura erori egiten zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-025-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astoa erabiltzen zuten etxean lan egiteko. Urik ez zuten etxean, eta iturrira joaten ziren ur bila. Harako bidea txarra zenez, batzuetan asto gainean zekarten ura erori egiten zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

JM: -Eta astua. Zuek aberia ibilliko zenduen seguruna Aranon. Baiño guk astua. Astua harea ta astua honea. Urik ez gendun etxian, ura're ekarri in bihar izaten gendun.
-Horrek etxeko lanak zailduko zittun ba. Garbiketa kontuk eta.
-Errekaa juten giñen. Putzu bat bagendun eta harea arropa garbitzea.
-Nola zun putzuak izena?
-Aitzako itturria esaten giñun, ez dakit. Aitzako itturria. Aitza zan, bi baserrin tartian zan, zulo batian eta askotan astua ez jartziaatik eta lan gutxio eitegatik hartu marmitak eta astoik be jun. Eta ia goraiño ailligitu garaiyan irristatu, ur guztik ixuri eta berriz hastea. Txarraua biria ta tokia, bueno!
-Astua jartzia zer zen ba?
-Astua jarri ezkeo astuak ekartzen zittun baiño, gu ordia artian gaztiak giñan eta, astua zestuakin eta jarri in bihar zendun eta. Marmitak hartu ta marmitakin. Bai behin baiño gehiotan. Oaintxe kaskora ya ailligitu gea, eta riiiaaaa! eta adios ur guztik. Oain jarriko nuke nik hola jendia oain.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia