Urnieta (Gipuzkoa)

Aberatsak bezala janzten zen Kontxita jaiegunetan

Aberatsak bezala janzten zen Kontxita jaiegunetan <p>Gurasoek aginduta, aberatsak bezala janzten zen Kontxita jaiegunetan. Berokia, setazko soinekoa... Astean, berriz, normal. Prakarik eta horrelakorik ez, jakina. Galtzerdi sportekoak eta soineko mehe bat..., oso arin janzten zen orduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoek aginduta, aberatsak bezala janzten zen Kontxita jaiegunetan. Berokia, setazko soinekoa... Astean, berriz, normal. Prakarik eta horrelakorik ez, jakina. Galtzerdi sportekoak eta soineko mehe bat..., oso arin janzten zen orduan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaitakuak.
- Ta jaitan trajez eta astez?
- Astian korriente ibiltzen giñan. Baiño ni jaitan oso ondo jazten nitzan. Nik izeba banun, solteruak zian ta gutzako zian. Guk izandu dittugu bi ama ta bi aitta. Ta izeba horrek izaten zun gutzako beste, bueno, aberatsak bezela janzten nitzan ni jaitan. Ta nei ez zitzaten gustatzen. Bakizu, nere launak beste zea batea janzten zian baiño. Ordun, esaten zuena in beharra zeon: "Ez hoi jantzi behar dezu!". Ixilik hua jantzi.
- Deskribatuiazu, esaiazu nolako trajez zea?
- Ba abrigo elegantiak eta. Soiñekua're sedaskuak hemen, bolantiakin ta kapakin ta. Astian ez, astian ni korriente ibiltzen nitzan.
- Ya ta astian, bueno e pentsatzen det.
- Bueno astian, galtzik eta ez. Oain pentsatzen eoten naiz hoi. Diferentzi earra. Ordun ibiltzen giñan, galtzerdi esportekuak. Eta negun zapatillakin eskolan eta geo pues abrigua-eo izaten gendun, baiño geo soiñekua, ez zan oso lori haitakua're ez. Galtzik eta ez zan ematen ordun.
- A ze hotzak.
- Bai. Holaxe zen dena-ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia