Urnieta (Gipuzkoa)

Dantza lotua bekatu zenekoa

Dantza lotua bekatu zenekoa Dantza lotua debekatuta egon zen garai batean, bekatua zelakoan. Orduan, udaletxe azpira joaten ziren, ezkutuan, mutil-lagunarekin. Lehen, dena zen bekatu; eta orain, ordea, ezer ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-013-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dantza lotua debekatuta egon zen garai batean, bekatua zelakoan. Orduan, udaletxe azpira joaten ziren, ezkutuan, mutil-lagunarekin. Lehen, dena zen bekatu; eta orain, ordea, ezer ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiñon, dantzan baltsian ez zeon ibiltzeik. Ez. Urte batzutan...
- Zeatik ez ba?
- Ez zeolako baltsian ibiltzeik mutillakin, pekatuba zalako. Ze uste dezu? Gu gordeka zea juten giñan, zean azpira, aiuntamentuan azpira. Beste, sueltuan zebiltzanak kanpuan ibiltzen zian, ta guk mutilla [...] bihar bagendun, barrena, ez ikusteagatik.
- Eta han ez al ziñuzten ikusten?
- Ez hainbesteaiño, ez hainbesteaiño, ez hainbesteaiño.
- Harrapatuta zenuten ordun manejua?
- Bai, bai, bai, gehienak in giñun. Ez zuen uzten, ez. Ta gero konfesatzea jun bihar ta beti pekatu tartian, beti pekatu tartian.
- Ordun zer zen pekatua?
- Dena. Zer ez zan esan zazu. Oain nola ez dan... Zer da oain pekatu? Ezer ez oain. Ordun zer ez zan pekatu, ezer ez. Hernanira jun ta baltsian ibilita konfesatzea jun bihar. Ta bi egun bi jai segidan baldin bazian, larunbata baldin bazan jaiya tokatuba, zea, festa tokatuba ta jaiya gu larunbatian dantzan baltsian ibili ta berriz jai goizian konfesatzea, berriz atsaldian Hernanira juteko baltsian ibiltzea.
- Aurrena konfesatu ta geo...
- Hoi da, geo segi berriz'e. Ze in bihar gendun ba? Ez zuen uzten ta. Ze libertadiak izandu dittugun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia