Soraluze (Gipuzkoa)

Aita, errusiar frantsesa

Aita, errusiar frantsesa <p>11 hilabete zituen aita hil zenean. Ez da berarekin akordatzen. Errusiarra zen, baina Frantzian hazitakoa. Gabi zen, baina Donostian "el frances" deitzen zioten. Liburu denda zuen. Amak ere bazekien frantses apur bat; astean birritan joaten zen jana erostera mugaz bestaldera, aitari hango jana gustatzen zitzaiolako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

11 hilabete zituen aita hil zenean. Ez da berarekin akordatzen. Errusiarra zen, baina Frantzian hazitakoa. Gabi zen, baina Donostian "el frances" deitzen zioten. Liburu denda zuen. Amak ere bazekien frantses apur bat; astean birritan joaten zen jana erostera mugaz bestaldera, aitari hango jana gustatzen zitzaiolako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten dotsut, nik neuzkan hamaika hillebete.
- Hil zanian aitta, bai. Nik ezautu be ez, ez dot /eztot/ ezautu. Eta beste aiztiak be /pe/ ez. Enkanbio zarrena akordatzen da.
- Rusua zan, ezta?
- Bai. Rusian jaiotakua. Baiña gero Frantzian hazittakua.
- Zela esaten zotsela esan dozu?
- Gabi.
- Baiña "El Francés" edo?
- "El Francés", bai. Donostian "El Francés". La tienda del Francés, la librería del francés. Danak etortzen zien hara: "Ai, aquí es la librería del Francés?". "Sí, aquí es". "Es que ahí hay unos señores, hemos preguntao, y". Frantsez, ezta, eitten zeban berba; amak e bastante, ez zekixen ondo baiña. Frantziara astian birrittan juten zan hango jana ekartzera. Aittai hango zera gustatzen jakon. Birrittan joaten zan, astian bi bider.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia