Soraluze (Gipuzkoa)

Bizitzarekiko ikuspegia

Bizitzarekiko ikuspegia Baserrietan auzolana. Gari-ebatea. Bizitzarekiko duen ikuspegia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrietan auzolana. Gari-ebatea. Bizitzarekiko duen ikuspegia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen basarrittarren artian, negoziua baiño gehixao, trukian izango zan dana, ez? Edo auzolanian edo...?
- Lehen bai. Oin, auzolana, nik ez dot ezautu asko auzolana. Bueno, bai, ezautu naben pixkat gari-ebatietan eta. Gari-ebatiak eitten genduzen lau edo bost basarrik, ba, bata bestiari lagunduta. Nola izaten zan prisakua, ta guria be aiñubia, ta nola etortzen zan gerotxuao, bastante geruao, zeaittik eze euzki-begixan astebete aurrerao etortzen da igual garixa ta. Ta hor Iribera-ta batera ta bestera juaten giñan ta gero berak etortzen zian ta bata-bestiari lagunduaz, ba... Akordatzen naiz ni "dieciocho de julio" egun baten hamazortzi lagun ibili giñan gari-ebaten gurian. Ta danok lekaixoka ta. Eske hamen lana esaten dok, lanik gogorrena be [...] hartu ezkero gauza ona dok! Pentseizu, gari ebaten berua galanta, ta danok lekeixoka ta juerga baten. Makiña bat nahikua diru [dauken] baztarren baten egongo zittuan ernegauta! "Hau dok berua" ta "ezin leikek aguentau" ta. Gu han. Ta gero merienda galanta ein [... soruan] ta... Eske, nik beti esan juat, personia feliz ixateko gauza txikixetan dao felizidadia, e! Ojo, e! Kontu, hori! Gauza haundi-haundixetan nik ondio ez juat felizidaderik ikusi iñori be. Gauza txikixetan ta holakotxe gauzetan. Nola personia egoten dan, ze esango [...], ba? Bueno, horretarako izan bihar jok asko sakrifikautakua ta bizimodu gogor samarra eindakua bihar jok, e! Ta harek jakitzen jok holako gauzak apreziatzen. Baiña hortik urtetzen dabenak, horrek, "Txikixak? Ba! Horrek ez jok balio bape!" ta haundira ta haundira juaten dianak, horrek, nik barrez gitxittan ikusten jittuat, e! horrek serixo ikusten jittuat nik askotan, e? Ez dok egoten hor hori umore... armonixako umoriori ez dok egoten, e!
- Eta ze diñozu, lehen basarri giruan-eta bai egoten zan?
- Bai, bai, bai. Bueno...!
- Gari-ebatiak eta...
- Gari-ebaten ta gari-joten ta demaseko juergak, mutil! Juntatzen genduzen gari-joten be igual hamabi lagun. Gero bañau hor alberga zaharrian --hor jeuan alberga zahar bat-- sartu han jo-ta hartu... Dutxarik-eta ez jeuan orduan oingo moduan! Ur hotzetan sartu ta garbittu, edo ur berua zeozekin berotzen bazan, nahastauta edo bestia. Gero leka-patatak eta tomatiakin ta bestiakin ta afari demasa jan. Jeneralian leka-patatia izaten zuan. Edarra! Etxeko lekak eta patatia nahi beste. Ta gero tomatiakin ensaladak eta gauzak eta. Gozau? Ha zuan gozatzia haura! Egixa dok hori! Eske nik bi gauza ikusi ditturaz: haura gozamena ta gaurko hamengo oingo gozamena ez diala bardiñak. Ta gaur ehun bidar hobeto bizi dok jentia! Ta ez dao konforme! Eske ez jakik felizidadia nun dauan. Ez jok [gura].
- Gauza gehixao, baiña...
- Bai, bai, bai. Zihero kanbixau dittuk gauzak, e! Gu asko felizao izan gaittuk, ein douzen [ahal bihar] guztiekin ta pasau [dan]... Baiña guria bizimodu gogorra izan dok, baiña alegria izan dok bestaldetikan. Egixa da hori. Ferixara faten giñanian be barria ein ugari, [bata bestia...] ta... Hori bai, hor epoka baten, [meriendetara] juaten giñan ta beti meriendatzen genduan. Ta gaur ein ezin leikiana eitten genduan, gaiñera. Jaten genduan afari-merienda edarra ta angulak jaten genduzen. Angulak. Bai, orduan izaten zan meriendia bostehun bat pezeta. Nabil esaten oin dala berrogei urteko ipuiñak, edo... Bai, gitxi gorabehera. Berrogei edo hogeta hamarretik gorakuak. Ta angulak. Aurretik ez [jakit], bi plato jango genduazen, bakarrakin basarrittarra ez dok geratzen. Aurretik ez [jakit] ze izango zan, okelia edo bestia. Ta zera, bostehun pezeta. Baiña orduko bostehun pezeta dirua izango zuan, e? Gaurko hamar mila pezeta igual, e! Ojo! Bostehun pezeta errez esaten dok, baiña orduan dirua izango zuan, e! Ta horrek eitten genduazen. Ta hurrengo baitta baten baten, koño, bost ume be bagenkazen ta hurrengo zapata pare bat edo bi edo bestia. "Bueno, gaur ez noia bape ferixara, erosizue zapata pare bat". Horrek be bai, e! Eske familixako gizonak danak ein bihar jittuk. Segun ze epokatan gauzak tokatzen dian. Ez dok izaten bizimodua dana zera, baiña meriendak be mordua ta oso ondo eindakuak gaiñera. Mordua!
- Eta angulak jaten zenduezen, orduan?
- Angulak. Beti, ferixa guztietan. Holako raziño onak gaiñera, e! Badakizu, horrek lurrezko zeretan emoten zeben. Aurretik ez dakit, ba, txuletia edo ze jaten genduan. Seguruao bai. Ta gero haura jaten genduan. [Dakit] bostehun bat pezeta izaten [zala], gero [seirehunera zeoze]... karua izaten zan. Ta haintxe. Ta ein eitten genduan. Horrek eitteko dirua eukitzen genduan. Ta gero, ba, lehen esan dotena, batonbaten, urtian baten edo bestetan tokatzen bazan estuasun txiki bat, ba, kendu eitten dok eta, ba, kitto. "No pasa nada". Hor ez daok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia