Sopela (Bizkaia)

Irakurtzen eta erdaraz eskolara orduko gurasoei esker

Irakurtzen eta erdaraz eskolara orduko gurasoei esker <p>Ume-umetatik irakurri dute etxean. Eskolara hasten zirenerako abantaila zuten, gainera erdara ikasteko balio izan zien. Amak eta aitak asko abesten zuten; tangoekin-eta erdara asko ikasi zuten eta horrek asko lagundu zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ume-umetatik irakurri dute etxean. Eskolara hasten zirenerako abantaila zuten, gainera erdara ikasteko balio izan zien. Amak eta aitak asko abesten zuten; tangoekin-eta erdara asko ikasi zuten eta horrek asko lagundu zien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bitori: Lau urte martin eitteko nengoala, Erregek ekarri kartille eta esan iotsen aiztari: “lau urte… seiñek lau urte itten dittunerako, leitzen ikisi badeu, ba hirureri propiñatxu”.
-Bene: Beti propiñatxu ta beti animo.
-Bitori: Antipedagogiko izengo da Señor Maestro…
-Bene: Baia itten ieun eta ez zan bapere txarto egon.
-Bitori: Primeran etorri jaten.
-Ana Mari: Baia… horregaittik leidu du txiki-txikitxuk izen garenetik, leidu eta… eta ganerakok eskolara joten hasten zirenerako, gu joten giñen ya ba…zozer aurreratute.
-Bitori: Bentaja handi bateaz. Leitzen… leiduten jakitten gendun eta ganera leiduten zana duzti erderaz zalez, erdera be bagenkian. Eta eskolara jon, eta gure edadeko asko eta gehienak ez ekien “si”… gure amak esaten ieun Elantxobetik etor zanen berak jakin eula esaten “si” eta “no”, baia ez noz esan ber diren. Klaro… ta gu eskolara joten giñenen asko etorten ziren Sopelako eskolara, eta erdera in ber.
-Ana Mari: Eta ez ekien.
-Bene: Gero erdera asko baitte ikisten gendun, eta euskera bere bai berdada ikisi duu amaaz ganera, ze in kontu guk mundu bi euki duzela, bat Sopelako eta beste amana. Ze gure ama elantxobetarra izen zan hil arte, nahiz eta hemen bizi ya beran bizitza gehiena. Eta… zera… aitak eta amak asko kantaten ieuden. Ordun radiorik eta bere ez egon, eta gortako itten, behiek jatzitten ezta? Eta tangok eta kupletak eta holau tipoko kantak. Eta zuk dakizu tangokaz zenbet erdera ikisten dan? gero nagositten konturatu, guk aitaaz ta amaaz zenbet erderaz, alde batetik leidu eitten ioskuleko eta bestetik kantak eta bere zenbet irekasten ioskuen.
-Bitori: Eta geuk bere leidu eta horrek gero suposaten ioskun eskolan bere bentaja handi.
-Bene: Eskolan bere bentaje eukitten gendun, bai.
-Bitori: Ez da denpora handirik, ni baiño lau-bost urte zaharrau dan andra batek, peskaderin […] sartu jatan, “Bitoria!” eta ez dakit zer ta zera ta, “¿Sois muy amigas no?” esan ioskun panaderuk ta “desde la escuela”, […] eta zeren. “Si” esan ieun berak, “pero esta era de las listas y yo de las tontas” eta “¿eso es verdad?” zerekok, peskaderikok, ta esan dotset /esotset/ “No exactamente” esan notson , “No exactamente. No voy a decir que es mentira, que ha mentido Miren, pero no exactamente.” Esan notsen, ontxe hemen nonor badator ta ingeles preguntaten badosku, bi ta /te/ bi zenbet dire?
-Bene: Ez dakigu.
-Bitori: Zuek badakizue erantzuten? Nik ez. Lelengo ez neuke ulertuko zer pregunta deuden eta bigarrena, ez dakit esaten. Zer da? Tontak garela ala ingeles ez dakigule? Eta horixe pasaten [jakien honeri].
-Bene: Eta neska horreri hori pasetan akien. Erderarik ez ekien eta euskera […]
-Bitori: Bai, baia… “pero yo luego también…”, no, baia enpeñaten ziren, enpeñaten ziren maistrok. Liburu aurren imiñi eta leiduizu, eta ezin ieuden harek ezer bere ulertu. Ezin ieuden, ezin ieuden ze ez ekien, oseake… hori, ta ganera hori konplejo eta hori zera [lotutzen jaken] ba betireko ze badiñot, ontxe harek bere hirurogeta hamar urtetik hainbet gora eukiko dittuz, ze neuk bere gehiau dekodaz, eta ez da denpora handirik horixe. “Pero esta era de las listas y yo de las tontas.” “De las tontas” be ez ieun esan, “de las burras” esan ieun ganera.
-Bene: Andra bizkorra beran bizimodun.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia