Ehizarako teknikak lehen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen, eskopeta zeukanak usoak harrapatzen zituen ehizan. Orduan eskopetak eskuz kargatzen zituen norberak. Basurdeak harrapatzeko, zepoa eta tranpak erabiltzen zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: SEG-013/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Ta ehizen hasi zian hauek... ordura arte usoa-ta ez zan jaten? Ehizen hauek hasi arte...?
- Bueno, bai, eskopetak bazien hamen, eskopetak bazien ta usoa jaten zan. Bueno, uso asko harrapatzen zan hemen. Asko, bueno, esan nahi det, eskopeta zaukenak harrapatzen zittun, botatzen zittun. Baiño, klaro ordun botatzen zendun tiroa, ba, seguro zeon garaien, e? Ez oain bezela "bum-bum bum-bum" eta iapa! ta segi...
- Kartutxoik ez baldin bazeon...
- Bai, bai. Kartutxok, gaiñea, norbeak betetzen zittun. Perdigoia erosi, hemen kartutxo gehienak, ehiztari gehienak, takoa erosi, kartutxok eta polborea erosi eta beak kargautako eskopetea.
- A bai, e?
- Bai, bai, bai. Gerogo´re bai, e? Norbeak kargatzen zuen ehiztarik.
- Ta basurdea-ta ehizatzeko ba al zeon ohitturaik? Basurdek eta...
- Botatzeko? zepon. Zepon asko. Zepoa zan ordun asko. Zepo batzuk badare, bueno... hola tirauta, baiño... zepon harrapatzen zuen. Eta lazon´e bai, alanbrekin lazok ein ta harrapatzen zan.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!