Pasaia (Gipuzkoa)

Lan-baldintza duinak lortzeko borroka

Lan-baldintza duinak lortzeko borroka <p>Tailerrean egin izan du beti lan. Lehen lan-baldintza gogorragoak ziren: egunero egiten zuten lan, eta igandetan mezara joateko tartea izaten zuten libre goizean. Grebak egin zituzten lan-baldintza hobeak lortzeko, eta lortu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-013-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tailerrean egin izan du beti lan. Lehen lan-baldintza gogorragoak ziren: egunero egiten zuten lan, eta igandetan mezara joateko tartea izaten zuten libre goizean. Grebak egin zituzten lan-baldintza hobeak lortzeko, eta lortu zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik beti taillerrian lan in det, ta taillerrian orduan normalian ez zan zortzi ordu iten baizik askotan igande goizetan'e lanea joan behar izaten genun. Baiño igande goizetan mezeta joan behar genun, igande goizian mezetaa joan, hau bezela mezeta joan eta gero lanea eguardi arte.
- Igandetan ere lana, orduan?
- Bai, bai, ta launbata egun osua. Ta gero're bai iten genun “Sabado Inglés” lortzeko, launbat atsaldian jai iteko lehenbiziko greba. Geo greba launbata osua iteko. Geo bueno. Beti gaixo batzuk izaten giñan tartian baiña ondo zeon lana itia, baiña... Oaingoa ia gehiegi, oaingo ia pasten ai dia. Baizik lehen lana baldin bazan barko bat itsasoa bialtzeko, mariñelak jateko ekartzeko lan in behar zenun, baten bat madarikatu in behar da, bi ordu gehio hiru ordu gehio? Bueno, izorrai. Baiña jode!, hamar edo hamabost famili ez utzi ogiyik gabe. Ne pentsamentua, e.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia