Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Senide ugari kartzelara berriro

Senide ugari kartzelara berriro Egun batean polizia etorri zen etxera, eta bertan zeuden lau senideak atxilotu zituen. Zumarragan bizi zen anaia ere atxilotu zuten. Baina osaba eta berak egunero udaletxera joan behar izaten zuten. Egun batean gutuna iritsi zitzaien Donostiako auzitegira joateko esanez, eta harrezkero ez zuten presentatu beharrik izan. Baina beste guztiek kartzelan jarraitu zuten oraindik. Haiek bisitatzeko nola egiten zuten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Egun batean polizia etorri zen etxera, eta bertan zeuden lau senideak atxilotu zituen. Zumarragan bizi zen anaia ere atxilotu zuten. Baina osaba eta berak egunero udaletxera joan behar izaten zuten. Egun batean gutuna iritsi zitzaien Donostiako auzitegira joateko esanez, eta harrezkero ez zuten presentatu beharrik izan. Baina beste guztiek kartzelan jarraitu zuten oraindik. Haiek bisitatzeko nola egiten zuten azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Egun baten ba polizie etorri zan etxea, eta etxeko danak... Klaro, ordun etxen genden atte, ama eta anai hori taillarren lanen haek etorri zienen, eta ni. Eta beste ahizpa gaztegoa zeon enkargura junda, enkargura junda frenten zapaterie-eo zeon, konpontzen zuena zapatak, konpontzen zittuena zapateroa ta, hautza junda ta, klaro, harrek handik ikusi zittun polizik eta, ikusi giñuzen gu etxetik irtetzen da. Guk ez giñun esan "la hermana", ez giñun esan "que teníamos más hermanos, nada". Eta hure handik kristaletik hola beira uste det geldittu zala pasauta polizikin. Gu eguerdiko hamabitan kalen aiuntamenturaiño. Atte, ama, anaie eta ni, laurok. Eta ordurako zaharrena ezkonduta zeon ya Zumarraan. Eta hura're detenittu in zuen Zumarraan. Ordun hiru, lau, lau laun, lau laun kartzelaa. Hondarretaa eaman zittuen. Ez dakit zenbait denbora eingo zuen, nik gauza horik danak ahaztuta nao. Zenbait denbora ingo zun, baiño.
- Udaletxera aiuntamentura joan eta...
- Eta osaba hori eta ni esan ziguen: zuek presentatu egunero aiuntamentun. "Todos los días a presentaros en el ayuntamiento". Bestek eaman zittuen trena hartu ta Donostira ta gu hor. Hala biok juten giñen, eta gero bitarte hortan tokau zan sekretarioa aldatzea, eta ordun zeon, nola zan hori? Hil zan hori're. Sekretarioa Ormazteikoa.
- Mújika? (...)
- Ez, Andres Marin da atte.
- Letamendia?
- Letamendia. Eta juten giñen osaba hori ta ni, eta esan ziun: "Biok etortzen ez zaittezte ibili, zu etorrita nahikoa da", nei. Bueno, ordun egunero juten nitzen, eta halakon baten abixoa: Donostiko "el juzgao número no se cuantos", eta halako eunetan, ilbeltzan hamarra izan behar zon, "que nos presentaríamos en el juzgado número tal en San Sebastian a la nueve de la mañana. Jolin, a las nueve de la mañana", ba sei terditako "tren famoso" hartan jun ber izan genun eta elurre ai zon, eta ordurako nola izeba horrek ia hiru urte kartzelan inda gukin zeon etxen, ba lagundu zigun estaziora osaba horri ta nei, eta oiñetako zea batzukin jun giñen, klaro, lurre, elurre ai zon da haek hartu zittun, guk zapatak eta jarri ta Donostira. Jun giñan hautza juzgadu hortaa, eta papel batzuk etaa zittun han zeak eta, leittu zun ta-ta-ta, ez dakit ze leittuko zon, "Y quedan ustedes en libertad", esan ziun. Bueno, hue gauza haundie zan.
- Baiña besteak oraindik kartzelan.
- Bestek oaindio kartzelan. Ordun ein gendun goizen gizonezkok baldin bazeuzken bisitak, goizen atte ta anaie bisitatu, et atsalden ama eta ahizpa. Eta illuntzen beatzietako trenen etxea etorri. Osea, hola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia