Maria Angeles Pildain Mendizabal

Ormaiztegi (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

Maria Angeles Ormaiztegiko Zumalakarregi etxean jaio zen. Aita zuen bertakoa, ama Ormaiztegiko Zamora etxekoa. Hiru urte zituela, Diputazioak Zumalakarregi etxea museo egiteko hartu zuen eta udaletxe gainean bizi izan zen 21 urterekin, herriko beste etxe batera ezkondu zen arte. Eskolan goiz hasi zen, lau bat urte zituela, gogoan du nola joaten zen andereñoari eskutik helduta. Kontabilitate ikasketak ere egin zituen eta Alegiko lantegi batean ibili zen lanean ezkondu zen arte. Bere ume eta gazte garaiko hainbat istori aipatu zizkigun Kaxilda Iurretarekin batera egin genion elkarrizketan. Maria Angeles, argazkian ezkerretan agertzen dena da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORM-008 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia