Ondarroa (Bizkaia)

Lonjako arrain-salmenta sistema

Lonjako arrain-salmenta sistema <p>Saltzen ez zen arraina itsasora botatzen zen askotan. Salmenta-sistema: kofradian gela handi bat zegoen, lonja, biribilean jarritako 50 jarlekurekin. "Kontularixak" lotea aurkezten zuen: halako barkurena, halako arraina, hainbeste kilo. Prezioa goitik behera kantatzen hasten zen errematea egiteko: 40-39-38... Jarrita zegoen erosle bakoitzak bola bat izaten zuen eskura eta norberak nahi zuen preziora iristean, bolari sakatzen zion eta berarentzat zen lote hura. Salmenta goizeko 06:30ean hasi eta gaueko hamabiak arte egiten zen, barkuak heldu ahala. Batzuetan beranduago arte ere bai.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Saltzen ez zen arraina itsasora botatzen zen askotan. Salmenta-sistema: kofradian gela handi bat zegoen, lonja, biribilean jarritako 50 jarlekurekin. "Kontularixak" lotea aurkezten zuen: halako barkurena, halako arraina, hainbeste kilo. Prezioa goitik behera kantatzen hasten zen errematea egiteko: 40-39-38... Jarrita zegoen erosle bakoitzak bola bat izaten zuen eskura eta norberak nahi zuen preziora iristean, bolari sakatzen zion eta berarentzat zen lote hura. Salmenta goizeko 06:30ean hasi eta gaueko hamabiak arte egiten zen, barkuak heldu ahala. Batzuetan beranduago arte ere bai.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta arraiña saltzen ez zana errepartidu eitten zan edo dana saltzen zan?
- Ez. Ez zan saltzen. Askotan ez zan saltzen. Saltzen ez zana sarri, arraiñe botaten eben itsosora.
- Bota?
- Bai. Ba, antxoatan sarrittan, igual egunak gerta asko arrantzatekuk, ez? antxoi? Hor gabiz eta ba arraiñe hartutakun, atrapatakun ba porture. Txalopi ba, hartutakun kantidade dezente, hartutakun porture. Kantidade gitxixaua bakazu, saiatu eitten zara gehixa hartzen. Eta bete edo eindakun, ba porture ahal danik ariñen. Ta etorri eta gero konpradorik jakitten eben arrain asko datorren, atzetik datorren jakitten eben. Eta, ordun ba, geldi-geldi erostie, geldi-geldi ibilltxen zin. Eta hemen pika baik, amarri pika baik, daule. Ze bentan ixaten zan ba, kontulaixe esaten jakon bentaneko igual lelengoko pisun. Ta, Ondarrun euan, berrogeta hamar laguneku, berrogeta hamar jarleku eukazen. Sistemi eukan jarlekuk holan, besuk eukitteko holan. Ta, hamen eukan bola bat, eukan. Eta, hamen atzien eukan beran zenbakixe, eukan hogeta hamazortzi igual. Eta bola horrek erositzaile bakotxak, hor, erositzaili izateko, ba euki /biban/ bihar eban garantixi, diru bat dakarrela. Horretako prestamo bat bankun sartu /biban/ bihar eban, honenbesteko, ahaztute dakat, diru bat sartu /biban/ bihar eban. Eta ordun ba haren ixena han konstate zan nahi arraiñe erosi, nahi ez erosi. Nahi gaur erosi, nahi bixar ez jun erostea. Eta ordun ba hor jarleku eoten zan ta erdixan eukan holako kasetatxu bat, ta hantxe eukazen harek jarleku guztin zenbakixak,eukazen. Ta, mekanismo bat eukan, harei boliai saka eindakun “gri-gra-gra”, han ez zan ikusten. Ola, azpittik behetik handik zihir, sistema baten bola batek urteten eban tubo baten, haulako kaputxa bat eukan alderantziz, latoizku ta haraxe, urteten eban. Ta ha bolie numerata euan, ba hogeta hamazortzi igual, eta aurretik juten zan, kontulaixe euan. Horrek jarlekuok, bera gela guzti hartzen eben. Hemen, pasu, holako sarreri, sartzeko horra jarlekuta, ta han urteeri. Ta han urteran eoten zan holako eskaloi bi edo hiru, mahaitxu bat ta goixan jarritte kontulaixe. Ta kontulaixak esaten eban ba, arraiñe, txalopa baten arraiñe; esaten eban ba, ixena esaten eban, ixena hau eta zenbat arru. Lehen esan dotena, igual ehun eta hirurogeta hamar arru antxoi eta antxoi ba, klaro, antxoi eote zan, fabrika eruteko, filetik eitteko zemat ta handixaua, hoba zan. Eta ordun ba hogei ale kilun sartzen bazin, ta hogeta hiru ale ta hogeta zortzira arte edo ba, hori ixaten zan fabrikako arraiñe, salazoiko arraiñe ixeten zan hori. Ta, ordun kantaten eban ba, hogeta lauku edo hogeta bostekue-edo. Hori aurretik pixa eitten zan beheian, ta gitxi gorabehera esaten eban zelako arraiñe dan, jakitteko txikixe baiño handixaua bada, edo medianu bada, edo holakoxi.
- Ze barkotakua esan bihar izeten zan?
- Bai, lehenegotik esaten eban, ze barko. Ze barko ta kantidadi arraiñe ta ze arrain dan. Ze antxoa sasoien, antxoi baiña negun, txitxarru ta bobi ta besteik ixaten zin. Beti zer aillega. Eta juten zan gitxia gorabehera igual euko eban ba, arraiñak igual hogei pezeta igual eingo eban kilu? Ba ordun bera hasiko zan berrogeta hamarrin. Eta hasten zan berrogeta hamarrin, erderaz kantaten eban, euskeraz jakin bez. Hasten zan ba, esaten eban horrek berbok euskeraz ta igul, ba kilu ixeten zan ta: “Cinquenta, cuarenta y nueve, cuarenta y ocho, cuarenta y seis”. Pratika handixa baukan, “cuarenta y cinco, cuarenta y cuatro, cuarenta y tres, cuarenta y dos”. Eta nahi bazendun zuk, erosi berrogeta bixan, ba han eongo ziñan adi. Eta “cuarenta y dos” esaten banin, saka eitten otsen boliai ta han urtengo eban. Ta ha bolie bolik atarata eban zarata bat ta ha ixildu eitten zan. Ta esaten eban berak: “cuarenta y dos” esaten eban, errepikaten eban. Eta ordun jarritte euanak ataraten eban beran numeruaz esaten otsan ta esaten eban ze: honenbeste arru. Igual dana.
- Dana edo zati bat?
- Hori ba, zati bat. Ta, dana bazan hantxe amaitzen zan ha dana. Gero beste txalopik jarraitzen eban. Eta harek nahiku bauban arraiñe, urten igual arraiñe ba espabilatea fabrika edo besti edo gauzi. Edo gehixa nahi baban, beran ordezko bat manipulauko eban arraiñe, beran ordezko batek eta berak jarraittuko eban hantxe ostabe. Eta batzutan ixaten zan ba, arrain gutxi eta eunetan arraiñik ez da hasiaz batera, “ra-ra”, hiru-lau bola alde batea, hasiaz batera. Eta, atarata eban ta numeruai beiratu te harek esaten eban: ze, bola hartzen eban lehenengo, bueno urten banaka urteten eben. Urtete banak, nahitte dzangada baten lau bola urten, ba harek esaten baban “dana”, esaten baban, beste hirurak bape barik gatzen zin. Ta harek esaten baban ¡ba nik berrogei” eta hirurigeu bauazen ba hurrengokun ba, sobranti hogei. Ta holan ixeten zin.
- Ordun, beti hortxe, bentan eitten zan.
- Bai. Bentaneku, esaten jakon harei.
- Sekula ez zan saltzen zuzenian fabriketara-edo?
- Ez, ez, horretxei.
- Beti?
- Bai. Eta, erosten bana, behian eoten zan. Baiña nahi banak, ikustea jun, libre eoten zan. Sarri eoten giñan han begire han eote giñan. Bai. Han eote zin jarritte, horretxek, arraiñe erosten ebenak. Eta ba juten zin krixadak be juten zin. Batzutan muestri bertara eruten eben, ze igual benti, arrain asko danin de benti, normalin ordu erdiro eitten zan. Baiñe arraiñe txalopi han dator beste arraiñaz dator-ta. Geratu be baik eoten zin ordu batzutan, benti ein ta ein ta ein. Eta benti eidde hor daz eitten. Eta, ointxe sartu da txalopa bat arraiñaz. Astirik ez auan, pixateko. Muestri eruten eban, berta eruten eban ta han ikusten eben eta beran txandan, saldu eitten zan hantxe.
- Eta bentia ze ixete zan goixez?
- Edonoz. Orduik ez eukan.
- Arraiña sartzen zanian?
- Bai. Gabaz eitten bazan arrantzi, goxien hasten zan. Goxien, sei t’erdixetan hasten zan bentie. Sei t´erdixetan lehenengoko bentie, gabeko hamabixak arte benti eote zan. On gertaten zan gabeko hamabixetan egun batzutan gabaz arraiñe sartu, besigu, papardu ta horrek berandu sartzen zin horrek. Eta, asko sartzen bazan, ba gabe erdixe aillega, ordu batak, ordu bixak, ta azkanengokuk eta biharrin hirurak-eta be jarraitzi be bai. Bai. Ze, fabriketeta erun ta ekarri ha, otzarak eta gauzak-eta.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia