Ondarroa (Bizkaia)

Masturbazioari buruzko galdeketa eta Santa Teresaren infernua

Masturbazioari buruzko galdeketa eta Santa Teresaren infernua <p>"Zenbat bider, zeinegaz?" kanpai-jotzeari buruzko galdeketa abadeak konfesatzeko orduan. Andra ezkonduaz pentsatzen egitea ei zen bekatu handiena. Bekatua ez aitortzea bekatua zen. "Beldurrezko erlijioaren" adibidea ipintzen du Patxik: sermoietan kontatzen zieten Santa Teresaren ametsa: jendea infernuan erretzen betiko, bekatuan hiltzeagatik. Hori barruraino sartuta geratu zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Zenbat bider, zeinegaz?" kanpai-jotzeari buruzko galdeketa abadeak konfesatzeko orduan. Andra ezkonduaz pentsatzen egitea ei zen bekatu handiena. Bekatua ez aitortzea bekatua zen. "Beldurrezko erlijioaren" adibidea ipintzen du Patxik: sermoietan kontatzen zieten Santa Teresaren ametsa: jendea infernuan erretzen betiko, bekatuan hiltzeagatik. Hori barruraino sartuta geratu zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bakarrik egiñikuak be konfesauko zenduezan.
-Bai, "Zenbat bidar"...
-Eurak galdetzen eben.
- "Zenbat bidar". Juten ziñan eta pregunteu beorrek. Hau be bai?, hori be bai? Berak. Ze ostidxa dotsu ardure.
-Zer? Zenbat bidar? Zelanik? Zeiñegaz? Ta norbera lotsatute.
-Zeiñegaz be bai. Ta gehixen beitzen etsena zan ia andra ezkonduaz; haretxek burukomiñe emoten etsen.
-Zetako egixe esan?
-Pekatue zalako!
-Gogorra gaiñera. Konfesatzen ziñan eta komulgaten ziñan, eta zeuri ahaztu baatzu lenauko zeoze pekatu, ha esan biher zendun hurrengun, bestela pekatu mortalin zaaz ta.
-Baiña berak galdetu dabenai, zertako? Ba berak galdetzen eskun berak jakitteko. Eta ez bagendun esaten, pekatu eitten gendun.
-Pekatu, zeaittik hurrengun esan in biher [zendun] ha, hurrengun; retroaktibidadin ein biher zentsan hari, bestela inpreñura zuzen (zindoazen) ta.
-Orduen sinisten zenduen?
-Ordun bai, ordun billurrezko erlijiñoi geunkan.
-Bai bai, inponidu... dana. Zuk deskuidun ez esan, sustugaitxik, haregaitxik, ez jatzulako komeni, eta, klaro, ez bazendun esaten pasatzen ziñan, komulgatzen ziñan, baiña [...].
-Adibide bat hortxe erlijiñozko, billurrezko erlijiñoi, gauza batzuk grabata geratzen diz ta. Baten ba sartzen eskun ba Santa Teresak ein ebala, Santa Teresa ixen zan monjie ta mistiku ta holakotxi; idazlia be bai, eta horrek Santa Teresak Espaiñakuk ba ein ebala, amesa ein ebala baten, eta han amesetan ikusi ebala inpreñú eta inpreñun euazela pertsonak erreten-erreten, harek zirela pekatarixak. Ta guk be pekatu itten badou eta konfesatzen ez bagaz, pekatun hiltten bagaz, ba betiko erreten egongo gazela. Guk horrek eitten gendun, jaixo giñanetik sartzen oskuzenetik eta horrek eitten genduzen mama, dana sartu eitten gendun, sinestu eitten gendun. Nausixek giñan arte, halantxik ointxe arte bizi ixan gaz gu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia