Ondarroa (Bizkaia)

Kofradian arrantza-museo egiteko proiektua bertan behera gelditu

Kofradian arrantza-museo egiteko proiektua bertan behera gelditu <p>Egon zen duela urte batzuk Kofradia Zaharra arrantza-museo egiteko proiektua, baina udaletxe aldaketa gertatu zen eta bertan behera geratu zen. Salmenta-lekua oso berezia zen. Su eman zioten duela hamabost bat urte; guardia zibilek, agian, hormetan agertu ziren pintadetatik ondoriozta zitekeenez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egon zen duela urte batzuk Kofradia Zaharra arrantza-museo egiteko proiektua, baina udaletxe aldaketa gertatu zen eta bertan behera geratu zen. Salmenta-lekua oso berezia zen. Su eman zioten duela hamabost bat urte; guardia zibilek, agian, hormetan agertu ziren pintadetatik ondoriozta zitekeenez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Ez, ba ezta, nahi zan ipini on dala ba hamar bat urte ta hor ibili zin museo bat, arrantzako museo bihurtzeko hau kofrai zaharra, politte da bera ta, bai kanpotik eta bai barrutik. Eta gerokun politikan, alderdi politiku aldatu ein zanin, hauteskunditan, ba ordun harek, lehen ezker abertzali euanin nahi zan hori eta gero PNV jarte zanin, beti lez Ondarrun, haren gauzi [aztarre] guzti desagertzi nahi dau, eta ein ban desagertu hori. Eta on ba, on dala ontsutik da ba, egokittute da ta hitzaldixak eta eoten diz hor, baiñe museoik ez, horretteattik.
- Jesus: Peni ixan dala, hori bolin salmentine politte euan bertan, eta beste leko baten euan justo bakarrik beran moukoxi eta su hartu.
- Patxi: Ez Mutrikun da benti eitten dabena berak, kofraixan, lelengoko solairun, dakaz ba hauxe ezta solairu, ta bueltan, bueltan zirkulun jarrilekuk euran bolak hori eitteko ta sistemi saltzeko, eta holakoik ez da Euskal Herri guztin eta Kantabriko guztin be holako kofradirik ez da. Bakarrik da Hondarrabixan, eta honen aldin txikixe. Ta Mutrikun beste bat, baiñe honen aldin zortzi jarrileko edo dakaz bakarrik, eta honek berrogeta hamar eukazen.
- Jesus: Sue, sue hasi zanin ba...
- Patxi: A eta gau baten, goxaldea, gu ordun kanpun geuazen insersoaz andriaz, eta sue hartu ban, eta su hartu ban eta teillatu be barriztute euan ordurako, eta eon zan dana, barru kixkaltzen kixkaltzen, teillatu errementa kixkaltzen eta dana kixkaldute geatu zan. Eta gero, gu hortik hiru eunea Ondarrure alla giñan, eta ikustea junde, Berdura plazi dakar hamendik aldetik, ta han euazen beran, kofraxan azpixan, nik argazkixe be etxin baakat eta, pintadak euazen “Somos de la Guardia Civil. Eta hau hasieri besteik ezta. Guk hurrengoko baten herri guzti erreko dou.“
Holakoxe berbak euazen.
- Eta hori noz?
- Jesus: Denpora gitxi. Ontsu.
- Patxi: Ba on dala hamabi urte, hamabost urte.

Egilea(k): Aitor Rico (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia