Oñati (Gipuzkoa)

UGT Txurrukarenean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerran hildako oñatiar batzuk. UGT zen sindikaturik indartsuena Oñatin. Centro Republicanoan lehenengo, eta Txurrukarenean gero, izan zuen UGTk bere lokala.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeatik Benitto gerran hil zan, ezta? Edo hil euen, vamos.
G: Bai, gerran garbittu euen, bai.
A: Gerra kanpuan, hor...
- Eta hori zer, afusillau in euein edo zela izan zan Benittona?
G: Bai, afusillau edo, Santander harrapo zanian, orduentxe.
A: Florentino, nere koiñatua.
G: Haren billa ibilli ziran eta gehixao etzan ezagutu.
A: Hor garbittu euen eta mediku batek hona Don Bixenteri edo abixau otsan. Nola garbittu zan hango garbittasuna zeari. Nere arrebia euen ume batekin hemen, eta gero, ba, umia neri itxi ta Bartzelonara fan bihar izan da. Oin Bartzelonan dago, "el día 26"ian operau zan begittik, arrebiori, ni baiño urte 2 eta erdi zaharraua.
- Hori zeiñen arrebia?
A: Nere arrebia, Florentino Galdos "Pottero"-na.
- Potteroneko, zela zan hau, Kirriñenekuakin ezkondu zana..., haren anaia?
G: Zeiñekin?
- Kirriñekin.
A: Bai, Domingon anaia, batak urten eben alde batera eta bestiak bestera, eta bestia arrapo euenian, ba, garbittu.
- Satander inguruan?
G: Asturiasen.
- Asturiasen Oñatiar bat baiño gehixago garbittu euein, ezta?
A: Gu geratu giñan Puente Viesgotik erretiradia in geben guk urgentemente Santanderrera, barkuak han egozela eta barkuan sartzeko, eta Santanderrera allau giñanian barkurik ez eta danok plaian han zertu giñan, errendiu giñan. Eta ahal ebenak fan Asturias aldera, bidia topau ebenak, ba, ezkutau ziran eta hareiri be beste hainbeste tokau xaten.
- Gero hau, Naparrenekua, ha be Asturiasen, ezta?
G: Asturiasen, bai.
- Eta aurretik, gero Oñatin, betik esanda Mondrauen eta egozela bastante Sozialistak eta UGTkuak eta inddar haundixa eukeilla, Oñatin hainbeste ez; Oñatin zenbateraiñoko, sindikatuak eta zenbateraiñoko inddarra eukan? Errepublika denporan eta?
G: Orduan inddar gutxi.
A: Gu zertu giñan UGTra ha zala orduan potentiena edo zera.
G: Bai ba!
A: Eta bestiak, berriz...
G: Orduan komunistarik eta ez euen. UGTkuak, hareik ziran komunistok edo, sozialistak.
- Sozialistak, bai. Eta Oñatin lokalik eta baeukan UGTk?
G: UGTk bai.
- Nun eukan lokala?
G: Lokala? Zentro Republikanuan, leheningo behintzat, eta gero, gero euki eben zerien be bai, hemen e, Txurrukenian, Txurrukenak be tabernia eukain. Madina.
- Baiña Atzeko Kalian ala plazan?
G: Atzeko Kalian.
- Oin Galizia dan lekuan?
G: Bai, hantxe bertan.
- Baiña han eukain Republikanuak, UGTk ala bixak?
G: UGTk.
- Eta nun, tabernan bertan ala pisuan?
G: Beste piso bat.
- Pisuan.
G: Piso baten.
- Eta han UGTk eukan zera.
G: Bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia